Mundua
Israelen erasoaldia
Erredakzioa
Israeldarren artean, berriz, 34 soldadu eta 3 zibil hil dira, orain 18 egun operazioa abiatu zutenetik. Israelek onartu du kolonoen hiltzaileek ez zutela jardun Hamasen agindupean.
Albisteak (3)
Orain 18 egun Israelek abiatutako operazio militarraren ondorioz, 813 pertsona hil eta 5.237 zauritu dira jada Gazan, bertako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera. Israeldarren artean, berriz, 34 soldadu ea 3 zibil hil dira. Gaur bertan Israelgo Armadak baieztatu egin du hilaren 20an desagertutako soldaduaren heriotza.
Azken bonbardaketen jomuga talde armatuetako buruen kontrakoak izan dira. Hala, Israelek Sala al-Bardawil Hamaseko buruzagiaren etxebizitzari egin dio eraso, mugimendu islamistak berak jakitera eman duenez. Bestalde, Salah Abu Hasanin Talde Yihadistako burua hil egin da, Israelek bere etxebizitzaren kontra jaurtikitako misilaren ondorioz, taldeak berak baieztatu duenez.
Kolonoen hiltzeketa
Bestalde, Israelek onartu du hiru kolonoen israeldarren hiltzaileek ez zutela jardun Hamasen agindupean. Hain zuzen ere, hilketa horiek piztu zuten egun Gazan indarrean den operazio militarra. Micky Rosenfeld Israelgo Poliziako bozermaileak BBC telebista kalean esan duenez, Hamaseko talde baten kideak ziren hiltzaileak, baina ez zuten jardun Hamaseko buruen agindupean.
Su-eten humanitarioa
Ban Ki-moo NBEko idazkari nagusia eta John Kerry AEBko diplomaziaren burua Kairon bildu dira berriz ere ostiral honetan, su-eten humanitarioa bultzatu nahian. Lortzekotan, igande honetan jarriko litzateke indarrean, eta astebetekoa izango litzateke.
OME
OME Osasunaren Mundu Erakundea ere Gazan korridore humanitarioa irekitzea eskatu du, zaurituak ebakuatu eta oinarrizko sendagaia bertara eramateko. Izan ere, lau erietxek kalteak jasan dituzte, erasoen ondorioz, OME erakundeak salatu duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa