Mundua
Ukrainako Gobernua
Erredakzioa
“Nire dimisioa iragarri dut, koalizioa hautsi eta Gobernuaren ekimenak blokeatu direlako”, esan die Yatseniuk diputatuei.
Arseni Yatseniuk Ukrainako lehen ministroak dimisioa iragarri du ostegun honetan, Rada Goreneko (Parlamentua) diputatuen aurrean, UDARek eta Svodobak, Gobernua orain arte sostengatu duten hiru alderdietako bik, Parlamentuko koalizioa utzi ostean.
“Nire dimisioa iragarri dut, koalizioa hautsi eta Gobernuaren ekimenak blokeatu direlako”, esan die Yatseniuk diputatuei.
Zertxobait lehenago, UDAR eta Svoboda alderdiek koaliziotik irten direla iragarri dute, hauteskundeen deialdia aurreratzeko. Deialdi hori aurreratzearen aurka egin du beti Batkivshinak, Yatseniuken eta Yulia Timoshenko Ukrainako lehen ministro ohiaren alderdiak.
“Aurrekontuetako diru-sarrerak bete beharko lituzketen” lege-sortan Radak boto negatiboa eman izanean justifikatu du erabakia Yatsebiuk.
“Ulergarria da. “Nork nahiko lituzke hauteskundeak deitu eta aldi berean herritarren gustuko ez diren legeak bozkatu? Interes politikoa Estatuaren etorkizunaren aurretik jartzea onartezina da. Krimen morala eta etikoa da”, azaldu du Yatseniuk.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa