Mundua
Lurreko erasoa
Erredakzioa
Duela 10 egun 'Margen Protector' operazioa abiatu zuenetik, Israelek gutxienez 237 palestinar hil ditu Gazan.
Albisteak (6)
Bideoak (4)
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak Gazaren kontrako lurreko erasoa hasteko agindua eman du, komunikatu ofizial baten arabera. Duela 10 egun 'Margen Protector' operazioa abiatu zuen Israelgo Armadak, eta orain lurreko erasoa hasiko du.
"Hamar egunetan lurrez, airez eta itsasoz Hamasen kontrako erasoak egin, eta tentsioa baretzeko gure proposamenei uko egin ondoren dator lurreko erasoa", azaldu dute Israelgo Armadako iturriek.
"Gure helburua Hamaseko tunelak erasotzea da, zeinen bitartez sartzen diren Hamaseko kideak Israelen erasoak egiteko. Horretarako, operazio zehatzak egin behar dira", adierazi du Armadak.
Israelek gutxienez 237 palestinar hil ditu Gazan, duela 10 egun 'Margen Protector' operazioa hasi zuenetik. Gehienak zibilak dira, eta tartean gutxienez 51 ume daude.
7 palestinar hil dituzte bost orduko su-etena amaitu ondoren
Gutxienez 7 palestinar hil dituzte Gazan, tartean 5 haur, bost orduko su-etena amaitu ondoren, Maan Palestinako albiste agentziak berri eman duenez. Hildako haurretatik hiru anaiak ziren, eta horien beste hiru senide ere hil dira Sabra auzoko etxebizitza baten kontra egindako bonbardaketan.
Bost orduko su-etenaren amaieraren ondoren Israelgo Armadak Gazaren kontrako erasoak egin ditu. Israelgo Armadak baieztatu duenez, gutxienez 30 aire eraso egin dituzte arratsaldeko hirurak geroztik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa