Mundua
Krisia Ukrainan
Erredakzioa
Zigor "esanguratsuak" direla azpimarratu du Obamak. Zigor berriek Washingtonen eta Moskuren arteko harremanak bertan behera utz ditzaketela ohartarazi du Putinek.
Oinezkoak "Errusiaren faxismoari ez" dioen pankarta baten aurrean, Kieven. EFE
Albisteak (5)
Errusiako zenbait banku eta enpresaren kontrako zigor sorta berri bat iragarri du AEBko Gobernuak. Errusia Ukrainako ekialdean izaten ari den esku-hartzea zigortu nahi du horrela Washingtonek.
Besteak beste, Gazprombank eta Vnesheconombank bankuak eta Rosneft eta OAO Novatek konpainia energetikoak zigortu dituzte AEBk, Altxor Departamentuak azaldu duenez.
Era berean, Defentsa Ministerioari zerbitzua ematen dioten zortzi enpresa, Krimeako merkataritza instalazio bat eta Donetsk eta Luhansk errepublikak zigortu ditu Washingtonek. Azken horiek matxino errusiazaleek Ukraina herrialdean kontrolpean dituzten lurraldeak dira.
Azkenik, Errusiako beste lau funtzionario zerrendan sartu dituzte: Sergei Besesda Informazio eta Nazioarteko Komunikazio Zerbitzuaren zuzendaria, Oleg Saveliev Krimeako Gaietarako Errusiako ministroa, Sergei Neverov Dumako presidentearen ondokoa eta Igor Stxegolev Vladimir Putin Errusiako presidentearen aholkularia.
Barack Obama AEBko presidentearen hitzetan, Errusiako "enpresa garrantzitsuei" ezarritako zigorrak "esanguratsuak" dira, eta neurri horiek Moskuk Ukrainan konpromisoak bete ez dituelako hartu dituzte.
Europar Batasuna
Bestalde, Europako Inbertsio Bankuak (BEI) eta Europako Berreraikuntza eta Garapenerako Bankuak Errusiari ematen zizkioten diru-laguntzak bertan behera uztea erabaki dute Europar Batasuneko (EB) buruzagiek.
Era berean, Errusiako entitate gehiagori eragiteko zigorren oinarri legala zabaltzea erabaki dute EBko estatuburu eta gobernuburuek, iturri diplomatikoek azaldu dutenez.
"Lokagunea"
Zigor berriek Washingtonen eta Moskuren arteko harremanak bertan behera utz ditzaketela ohartarazi du Vladimir Putin Errusiako presidenteak.
Petro Poroxenko Ukrainako presidentea, ostera, Europar Batasunaren eta AEBren zigor berriekin pozik azaldu da. "Europako Kontseiluak pauso garrantzitsua eman du Ukrainaren batasuna eta burujabetza babesteko. Gure elkarrizketak emaitzak eman ditu", adierazi du Ukrainako agintariak Twitter sare sozialean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa