Mundua
Krisia Ukrainan
Erredakzioa
Ukrainako Gobernuaren soldaduek matxinoen zenbait gotorleku berreskuratu dituzte azken asteetan, Slaviansk eta Kramatorsk esaterako.
Ukrainako soldaduak eta ume bat tanke baten gainean atseden hartzen, Donetsken. Argazkia: EFE
Gerra-legea eta etxeratze-agindua ezarri dituzte matxino errusiazaleek Donetsk hirian. Matxino errusiazaleen zenbait gotorleku berreskuratu dituzte Ukrainako Gobernuaren indarrek eskualdean.
Igor Strelkov Donetsk herri errepublikako Defentsa ministroaren hitzetan, neurriarekin gehiegikeriak saihestu nahi dituzte eta herritarren segurtasuna bermatu nahi dute; izan ere, "hiriaren kanpoaldean borrokak areagotu dira".
Ukrainako Gobernuaren soldaduek matxinoen zenbait gotorleku berreskuratu dituzte azken asteetan, Slaviansk eta Kramatorsk esaterako.
"Terrorismoaren aurkako operazioaren zonaldean egoera zaila da. Donetsk, Lugansk, Lisichansk, Antratsit, Severodonetsk eta Krasnodonen tentsioa da nagusi", jakitera eman du Ukrainako Defentsa Ministerioak agiri batean.
Borrokak
Ukrainako agintariek ziurtatu dutenez, matxino errusiazaleak toki administrazioetako eraikuntzen aurkako eraso berriak egiteko prest daude.
Bestalde, Errusiako mugan borrokak areagotu dira azken egunetan. Errusia mugan matxinoei aske mugitzeko aukera ematen ari zaiela salatu du Ukrainak. Errusiako mertzenario ugarik matxinoekin bat egin dutela uste du Kievek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa