11:58

Mundua

Gatazka

Ukrainako soldaduek 30 matxino errusiazale hil dituzte Luhansken

Erredakzioa

Hala, aireportua kendu diete errusiazaleei. Bestalde, bahituta zeuden lau militar ukrainar askatu dituzte.

  • Soldadu ukrainarra.

    Soldadu ukrainarra. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ukrainako Armadak 30 matxino errusiazale hil ditu bart Aleksandrovkan, Luhansken, herrialdearen ekialdean borrokatzen ari diren errusiazaleek jakitera eman dutenez.

Azken orduotan Ukraina eta Errusia arteko mugan borroka gogorrak izaten ari dira gainera; Izvarinon, besteak beste.

Lau militar ukrainar askatu dituzte

Bestalde, ekainaren 17tik matxino errusiazaleek bahituta zituzten lau militar ukrainar askatu dituzte gaur Luhansken bertan.

Valeri Patskan UDAR alderdiko parlamentariak eman du albistearen berri, alderdiaren prentsa-zerbitzuak azaldu duenez.

"Mikola Koptxanski, Anton Simko, Viatxeslav Ponomariov eta Jaroslav Hirihoriev soldaduak askatu ditugu gaur. Luhansk eskualdean, Stxastia hirian, militarrak zeramatzan ibilgailua bonbardatu eta militarrak askatu ditugu terroristen eskuetatik", adierazi du Patskanek.

Aireportua kendu diete errusiazaleei

Gainera, Armadak Luhanskeko aireportua errusiazaleei kentzea lortu dute. "Petro Poroxenko presidenteak terrorismoaren kontrako koartel nagusitik jakinarazi du Luhanskeko aireportua hartzea lortu dutela", adierazi du Ukrainako Gobernuaren prentsa-zerbitzuak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena