13:09

Mundua

Palestina-Israel

120 baino gehiago dira dagoeneko Israelek Gazan hildako palestinarrak

Erredakzioa

Gainera, NBEk salatu duenez, ostiralera arte Israelek hildako biktimen hiru laurden zibilak ziren, eta zaurituen bi heren emakumeak eta haurrak.

1:32
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Isralego Armadak Gazako Zerrendan hil dituen palestinarren kopuruak gora egin du; 126 dira hildakoak dagoeneko eta 926 juduek zauritutako pertsona kopurua, Zerrendan jarduten diren osasun taldeetatik zabaldu dutenez.

Gutxienez bost palestinar hil dira eta 10 zauritu Israelgo Aireko indarrek egindako bonbardaketa batean, Gazako iparraldeko etxebizitza batzuen kontra.

Horren aurretik, juduek hamar bat pertsona hil dituzte, eta beste 15 zauritu hegazkin israeldarrek egindako erasoaldi batean, kostaldeko zenbait puntutan, argitu baino lehen.

Israelek goizaldean jakinarazi duenez, soldaduek Israelen kontrako erasoaldi bat izatea saihestu dute, eta "zenbait terroristaren" kontra tiro egin izana baieztatu dute.

lautik 3, zibilak

Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziak (UNRWA) zabaldu duenez, 116 lagun hil dira Gazako Zerrendan Israelek 'Tarte Babeslea' deitutako operazioa abiatu zutenetik, eta hildakoen hiru laurden zibilak ziren.

Aurreko asteartean erasoaldia hasi zenetik, 116 palestinar hil dituzte Israelek jaurtitako bonbek. Horietatik, 88 zibilak ziren,Chris Gunness  UNRWAko bozeramale batek plazaratu duenez. Gainera 680 zaurituen bi heren emakumezkoak eta haurrak dira.

Halaber, Navi Pillay Giza Eskubideen arloko NBEren goi mailako Ordezkariak zalantzan jarri zuen ostiralean, Israelek zenbait helburu bonbardatzeko duen zilegitasuna, hildako zibilen kopurua aintzat hartuta.

Israelek, ordea, Hamasen mehatxuen eta erasoen aurrean defendatzeko duen eskubidea aldarrikatu du. Gainera, milizianoei pertsonak giza-ezkutu gisa erabiltzea leporatu die, instalazio militarrak etxebizitzak dauden guneetan eginda.

UNRWAren datuen arabera, Israelek 512 etxebizitza suntsitu ditu azken lau egunetan. 3.250 bat palestinarrek etxetik alde egin behar izan dute eta 350.000 inguruk uraren gabeziaren ondorioak pairatzen ari dira.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena