Mundua
Ukraina
Erredakzioa
Errusiaren aldeko miliziarrak eraso egindako lekuetatik ihes eginda zeuden. Bitartean, separatistak Donesken eta Lugansken bertan borrokatzeko ari dira prestatzen.
Argazkia: EFE.
Albisteak (3)
Ukrainako abiazioak milizia separatistek Lugansken zituen eretzeak bonbardatu ditu, herrialdeko ekialdean, Itar-Tass agentzia errusiarrak jakinarazi duenez.
Hain zuzen ere, Ukrainako indarrek matxinoek motrailuak ezartzeko erabilitako lekuak eraso dituzte, Alexandrovka eta Kamennobrodski auzoetan.
Dena dela, miliziar errusiazaleak eretzeetatik ihes eginda zeuden. Abisatzeko sirenak entzun dira irían bonbardaketan zehar.
Bitartean, Ukrainako indarrek Sloviansketik kanporatu ostean, Errusiaren aldeko separatistak Donetsken eta Lugansken borrokatzeko ari dira prestatzen. Ukrainako ekialdean dauden bi hiri horietan, izen horiek duten eskualdeetako hiriburuak, milioi bat eta erdi hiritar bizi dira. Bitartean, Slaviansk eta bere inguruetatik, aldiz, alde egin dute indar separatistek; bi hilabete baino gehiago eman dituzte Errusiaren aldekoek eta indar ukrainarrek hor borrokatzen, eta, azkenean, ostiralean errenditu zen Slaviansk. Orain, hortaz, Donetskera doaz matxinoak.
Igor Strelkov Slavianskeko milizien buruak -Kieven Igor Guirkin Errusiako inteligentziaren ofizialtzat jotzen dute- esan du bere gizonak Donetskeko "defentsa aktiboa" ari direla prestatzen: "Slaviansk txikia baino errazagoa da, defendatzeko".
Ukrainako militarren planak
Ukrainako militarrek ere euren planak dituzte, separatisten eskuetan dauden bi hiri horietan jarduteko. Abiaziorik edo artilleria astuneko surik ez dute erabiliko. Andrei Lisenko Ukrainako Nazio Segurtasunerako eta Defentsarako Kontseiluaren idazkari nagusiak esan duenez, indar ukrainarrek ez dituzte hiriak bonbardatuko. “Hirietan egingo ditugun ekintzak lan zorrotza da, eliteko gure indarrentzat”.
Borrokak bere eskualdeko hiriburura heltzeko aukera dela eta, Serguei Taruta Kievek Donetsken izendatutako gobernadoreak Ukrainako agintariei eskatu die matxinoekin negoziatzeko eta ez uzteko odol-isurtzea milioi bat biztanle duen hiri batera heltzen. Dena dela, Ukrainako gobernuak eta Petro Poroshenko presidenteak berak ez dute orain dela sei egun abiatutako operazio militarra geldituko, ekainaren 20ko su-etenaren ostean.
Nazio Segurtasunerako Kontseiluaren buruak esan duenez, Poroshenkok agindu du erasoak ez gelditzeko, matxinoek armak eman eta presoak askatu ezik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa