Mundua
Autopsia
Erredakzioa
Israeldarren eta palestinarren arteko tentsioa gero eta handiagoa izan da, azken egunetan, Zisjordanian hiru gazte israeldar hilda aurkitu zituztenetik.
Albisteak (4)
Jerusalemen aste honetan eraildako gazte palestinarra bizirik erre zuten. Hala azaldu dio Mohamed al Awewy fiskal nagusiak Wafa Palestinako agentziari, gorpuari egindako autopsiaren datuak jakin ondoren. "Suak eragindako erredurak eta horien konplikazioak izan ziren heriotzaren kausa", zehaztu du.
Israeldarren eta palestinarren arteko tentsioa gero eta handiagoa izan da azken egunetan, ekainaren 12an hiru gazte israeldar bahitu eta handik egun batzuetara Zisjordanian hilda aurkitu zituztenetik. Hilketa horren ostean, asteazkenean Mohamed Abu Judair 16 urteko gaztea bahitu zuten Jerusalemen, hiriko ekialdeko bere auzoan. Ordu batzuk geroago aurkitu zuten bere gorpua, kiskalita, hiriko kanpoaldeko baso batean.
Al Awewy fiskalak esan duenez, Judairren arnas hodian ke partikulak aurkitu dituzte, eta, beraz, horrek esan nahi du "nerabea artean bizirik zegoela erre zutela". Nerabeak gorpuaren %90ean ditu erredurak, eta buruan ebaki bat du. Auzitegi medikuaren txostena burutzeko, laborategira ehun eta likidoen laginak eraman dituzte.
Altxamenduaren aldeko oihua
Ostiralean, Judairren hiletan bildutakoek "Intifada! Intifada!" oihuak egin zituzten, Israelen aurka berriro altxatzeko deia eginez, eta Israelgo Poliziari harriak bota zizkioten. Agenteek, negarra eragiteko gasa, zorabiatzeko granadak eta gomazko balak jaurtita erantzun zuten.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa