Mundua
Ekialde Hurbila
Erredakzioa
Israelgo Armadak Gazako hainbat gune bonbardatu ditu berriz, palestinarrek egindako kohete jaurtiketei erantzunez.
Albisteak (3)
Israeldarrek eta palestinarrek indarkeriak gora egitea nahi ez dutela esan arren, tentsioa handitu egin da berriz ostegun honetan Ekitalde Hurbilean. Israelgo Armadak Gazako hainbat gune bonbardatu ditu gaur ere, palestinarrek egindako kohete jaurtiketei erantzunez. Horrez gain, hegoaldeko mugetako tropak indartu egin ditu Israelek, tankeekin.
Armadako datuen arabera, 80 bat jaurtigai bota dituzte Gazako zerrendatik ekainaren 12an hiru gazte desagertu zirenetik. Ikasle horien gorpuak astelehenean aurkitu zituzten, Hebronen. Jaurtigailuek ez dute biktimarik utzi, baina bai kalte materialak.
Israelek, bestalde, eskualde horretako 15 gune bonbardatu ditu airetik. Hiru miliziano eta zazpi urteko haur bat hil dira, eta beste 25 bat laguna, gehienak zibilak zauritu dira. Israelen esanetan, Hamas taldearen armategiak eta koheteak jaurtitzeko plataformak suntsitu dituzte.
Bien bitartean, liskarrak eta istiluak etengabeak dira Yerusalemen eta Zisyordaniako hainbat herritan. Milaka palestinarrek protestak egin dituzte atzo 16 urteko gazte palestinar bat hilda agertu ostean. Israelgo Poliziak eta militarrek aurre egin diete palestinarrei, eta iskanbiletan hainbat zauritu izan dira, tartean buruan tiroa zuen gazte bat.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa