Mundua
Ukrainako gatazka
Erredakzioa
Separatistek su-etena ez dutela beteko adierazi dute, Armadak egungo posizioetatik alde egin ezean, eta erasoen aldera armak ekartzeari uzten ez badio.
Ukraina
Bost militar hil eta gutxienez hamabi zauritu dira azken 24 orduetan Ukraina ekialdean errusiazaleen aurkako erasoetan, Kieveko agintariek bultzatutako "terrorismoaren aurkako" operazioko prentsa zerbitzuak jakinarazi duenez.
"Borrokalariek mina-jaurtitzaileekin behin eta berriz jo zuten erasoa Sloviansketik gertu dagoen kontrol postu baten aurka. Ondorioz, hiru militar hil ziren, eta lau zauritu", adierazi du Alexei Dmitrashkovski operazioaren bozeramaileak.
Iturri berak gehitu duenez, Luhansk eskualdeko hornidura zutabe bati eraso zion matxinatu talde batek, eta bi soldadu hil eta zortzi zauritu ziren bertan.
Lehenago, Dmitri Timchuk "Erresistentzia Informatiboa" talde ukrainarraren koordinatzaileak jakinarazi zuenez, "bi aldiz tirokatu zuren Kramatorskeko aerodromoa. Hilerritik eta hiriaren iparraldetik egin zuten tiro".
Gainera, errusiazaleek Sloviansk eta Krasni Liman arteko errepideko kontrol postu baten aurka egindako erasoak salatu ditu.
"Biriukovoko mugako postutik gertu dagoen Armadaren kontrol postuaren aurka egin dute errusiazaleek, mina-jaurtitzaileekin", idatzi du aktibistak, eta eraso horretan ez zela soldadurik hil adierazi du.
Igor Strelkov Donetskeko errepublika autoproklamatuko "Defentsa ministroak" larunbatean adierazi zuenez, separatistek ez dute su-etena beteko, Armadak egungo posizioetatik hamar kilometrora alde egin ezean, eta erasoen aldera armak ekartzeari uzten ez badio.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa