Mundua
Irakeko gerra
Erredakzioa
Bestalde, matxino suniak geldiarazteko droiak erabiltzeko aukera hausnartzen ari da AEBetako Gobernua.
Albisteak (2)
Nazio Batuen Erakundeak jihadistek Iraken gerra-krimenak egin dituztela salatu du, harrapatutako ehunka soldaduren eta zibilen "exekuzio sistematikoekin", Trikrit hirian.
"Hainbat iturrik berretsitako txostenean oinarrituta, ehunka gizon exekutatu direla jakin da azken egunotan" Iraken, salatu du Giza Eskubideentzako NBEko goi komisarioko bulegoak.
Biktimak harrapatu zituzten soldaduak, poliziak eta Gobernuarekin harremana zuten beste pertsona batzuk ziren, baita buru erlijiotsuak ere.
Iraken NBEko adituek jasotako informazioaren arabera, "EIILeko indar afiliatuek Mosuleko Meskita Handiko imana exekutatu zuten hilaren 12an", talde terroristari "leialtasuna" zin egiteari ezezkoa emateagatik.
Jihadistek Tal Afar herria hartu dute
Yihadistek Tal Afar hiria kontrolpean hartu dute, iturri ofizialek aditzera emandakoaren arabera. Tal Afar Niniveko probintziako hiriburua da, Mosuletik 50 kilometrora.
Mohamed al Wahab Tal Afarreko Kontseiluko presidenteak esan duenez, Levanteko eta Irakeko Estatu Islamiarreko kideek (ISIS, ingelesez) Tal Afar hartu dute, azken bi egunetako borroka gogorren ondoren.
Tal Afarren suniak eta xiitak bizi dira gehienbat, eta Mosulen eta Siriako mugaren artean dago.
200 hildako baino gehiago
Irakeko Armadak 200 pertsona baino gehiago hil ditu Al Saqlauija herriaren inguruetan egindako bonbardaketa batean. Armadaren esanetan, hildakoak "terroristak" dira.
Aire erasoa matxinoak desfile militar bat egiten ari ziren bitartean egin dute, Fallujatik gertu. Herri hori matxino sunien esku dago urtarriletik.
Fallujako arduradun militar batek Iraquiya telebista katean azaldu duenez, 400 "terrorista" eraikin batean sartu dira hegazkinak heltzen ikusi dituztenean, eta, orduan, Armadak leku hori bonbardatu du.
Matxinoek hainbat hiri kontrolatzen dituzte iparraldean, hala nola Mosul, Irakeko bigarren handiena, eta Bagdaderako bidean abiatzeko mehatxua egin dute.
Droiak erabiltzeko aukera
Barack Obamaren Gobernua matxino suniak geldiarazteko droiak erabiltzeko aukera hausnartzen ari dela esan du John Kerry AEBetako Estatu idazkariak.
"Aukera bakoitza tentuz hausnartzen ari gara", esan du Kerry Yahoo! News kateari egindako adierazpenetan. Kerryren ustez, matxinoak ez daude Bagdad "epe laburrean" hartzeko moduan.
"Baina sarraskiak egiten direnean, egoera gelditu egin behar da, airetik edo beste sistema bat erabilita", gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa