Mundua
Gatazka
Erredakzioa
"Hamaseko 80 diputatu, buruzagi eta Zisjordaniako ikasle atxilotzea Israelen erasoa da eta agerian uzten du Okupazioaren zalantzazko egoera", esan du mugimenduak.
Gazte palestinar bat, aurreko ostiralean, Israelen okupazioaren kontrako protestan. Irudia: EFE
Hamas mugimenduak "Palestinako berradiskidetzea zapuztu nahi" izatea leporatu dio Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari, hark ostegunean hiru gazte judutar bahitu izana egotzi baitie palestinarrei.
"Hamaseko 80 diputatu, buruzagi eta Zisjordaniako ikasle atxilotzea Israelen erasoa da eta agerian uzten du Okupazioaren zalantzazko egoera", esan du mugimenduak.
Sami Abu Zuhri Hamaseko bozeramaleak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Netanyahuren akusazioak "oinarri gabeak" eta "estrategia" baten parte dira.
"Hamaseko 80 diputatu, buruzagi eta Zisjordaniako ikasle atxilotzea Israelen erasoa da eta agerian uzten du Okupazioaren zalantzazko egoera", esan du mugimenduak. Halaber, nazioarteak esku har dezala eskatu du Abu Zuhrik.
"Organizazio terrorista palestinarra"
Hiru gazteak ostegun gauean bahitu zituzten, antza denez, Zisjordanian, baina larunbatera arte ez du Benjamin Netanyahuk gertatutako baieztatu. Netanyahuren arabera, "organizazio terrorista palestinarra" izan da bahiketa egin duena.
Horren ildotik, Israeleko presidenteak bahituen segurtasunaren erantzule izatea leporatu dio Mahmoud Abbas Palestinar Aginte Nazionaleko presidenteari. "Abbas eta Palestinar Agintea dira lurralde horietan, Gazan zein Zisjordanian, gertatzen den guztiaren erantzuleak", esan du.
"C Gunean gertatu denez erantzule ez direla esatea gezurra da. Erasotzaileak Palestinar Agintearen eremuetatik etorri ziren, eta Agintea da erantzulea", esan du Oslo IIko bake akordioan agertutako gune baten aipamena eginda.
C Gunea Israeli dagokio, eta Zisjordaniako % 70 hartzen du. A Gunea, ordea, Palestinari dagokio, eta % 3 hartzen du. B Gunea partekatua dago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa