09:45

Mundua

Etxe Zurian 8 urte eman ostean

Hillary Clinton: 'Etxe Zuria utzi genuenean porrot eginda ginen'

Erredakzioa

Etxe Zuritik alde egin zutenean, 7,9 milioi euroko zorra zuen Clinton familiak, CNNren datuen arabera. Horregatik eman dituzte hitzaldiak, diru truke.

  • Hillary Clinton, AEBko Estatu idazkari eta lehen andre ohia. Irudia: EFE

    Hillary Clinton, AEBko Estatu idazkari eta lehen andre ohia. Irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hillary Clinton AEBko Estatu idazkari eta lehen dama ohiak elkarrizketa batean esan duenez, bere familiak zor handiak zituen eta "porrot eginda" zegoen Etxe Zuritik alde egin zutenean, orain dela 12 urte baino gehiago.

"Etxe Zuria utzi genuenean porrot eginda ginen eta zor handiak genituen. Ez genuen dirurik hara heldu ginenean eta kostata bildu genituen baliabideak hipotekak eta etxeak izateko eta Chelsea alaba bakarraren ikasketak ordaintzeko. Ez zen erraza izan", aitortu du Clintonek ABC telebista-katean egindako elkarrizketa batean, Hard Choices (Erabaki Zailak) berak idatzitako liburu berria kaleratzeko egunaren bezperan.

Berak eta Bill Clinton senarrak (AEBko presidentea 1993-2001 aldian) diru truke hainbat hitzaldi emateko arrazoia hori da, horren esanetan. Presidente ohiak 551.000 euro jaso izan ditu hitzaldi bakoitzeko, eta Hillary berak, 147.000 euro.

"Hitzaldi baten truke" AEBko "batez besteko soldata bost bider jasotzea" herritarrek ulertuko ote duten ere galdetu diote elkarrizketan, eta Clintonek hauxe erantzun du: "Uste dut hitzaldiak diru truke ematea askoz hobea dela enpresa talde bati lotzea baino, jarduera publikoa utzi duten askok egin duten bezala".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena