09:22

Mundua

Janukovitx ordezkatu du

Petro Poroxenko Ukrainako presidente berria da dagoeneko

Erredakzioa

Krimea "ukrainarra zen, gaur egun ere bada, eta izango da", esan du  presidente berriak inbestidura ekitaldian. Enpresaburu ukrainarrak maiatzaren 25eko hauteskundeetako lehen itzulia irabazi zuen.

1:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Petro Poroxenko Ukrainako presidente berri izendatu dute dagoeneko eta, inbestidura ekitaldian esan duenez, Krimea aurreko martxoan Errusiaren parte izatea erabaki zuen eskualdea "ukrainarra zen, gaur egun ere bada, eta izango da".

"Errusiak Krimea hartu zuen, eta ukrainarra zen, gaur egun ere bada, eta izango da. Hala esan nien Errusiako agintariei atzo Normandian, 70. urteurrenean: Krimea ukrainarra da eta hala izango da. Eta kito", esan du Poroxenkok Parlamentuan.

Estatuburu berriaren izendapena atzo, ostirala, Poroshenkok eta Vladimir Putinek lehenengo hartu emana izan eta gero, Normandian.

Frantzian izandako topaketa arin horretan, Poroxenkok eta Putinek adostu zuten Errusiako ordezkari bat Kievera joatea igande honetan, Ukrainako ekialdeko gatazka konpontzeko lehenengo urratsak emateko asmoz.

Ukrainan, Gobernuaren indarretan eta Errusiaren aldekoen arteko gatazka eta istiluak lehenbailehen bukatzea adostu zuten biek.

Bestalde, Ukrainako burua ziur agertu zen "gutxi barru" Errusiak maiatzaren 25eko hauteskundeetako emaitzak onartu dituela. Poroxenkok presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulia irabazi zuen.

Inbestiduran, Errusiak ordezkari bakarra bidali du, Mijail Zirabov Kieveko enbaxadorea; izan ere, otsaileko istiluen ostean, Kremlinek enbaxadorea kentzea erabaki zuen.

Ekitaldian, Joe Biden AEBko presidenteordea; Herman Van Rompuy Europar Kontseiluko presidentea eta Laurent Fabius Frantziako Kanpo Arazoetarako ministroa izan dira, besteak beste.

Ukraina AEBren "bazkide ona" izango dela baieztatu dio Poroxenkok Bideni

Etorkizunean Ukraina AEBren "bazkide ona" izango dela baieztatu dio Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak Joe Biden AEBko presidenteari.

"Ziur nago herrialde libre, demokratiko eta europarra izango dugula", adierazi du Poroxenkok.

Poroxenkok eskerrak eman dizkio Bideni, Ukraina ekialdeko egoera egonkortzeko AEBk eskainitako laguntzagatik. Bestalde, bakea lortzeko irekitako aukera "galduezinezkoa" dela nabarmendu du. Bestalde, herriaren gustukoak ez diren neurriak hartzeko adorea izateko eskatu die Ukrainako agintariei.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena