Mundua
Indarkeria Yemenen
Erredakzioa
Azken bi urteetako erasorik larriena egin du talde islamistak goizaldean herrialdearen hego-ekialdean.
Ehunka pertsona hil dira Yemenen azken hilabeteetan Al-Qaidaren erasoetan. EFE
Gutxienez hamalau segurtasun zaindari hil dira gaur, osteguna, Al-Qaida taldeko zenbait kidek Yemen hego-ekialdeko Shebua eskualdean egindako erasoan, Barne Ministerioak adierazi duenez.
Hildakoen artean, Armadako eta Poliziako zortzi kide eta tribuetako sei miliziano daude. Azken horiek agintariekin batera terroristen aurka lanean ari ziren.
Erasoa goizaldean izan da, zaindari gehienak lo zeuden bitartean. Hori dela eta, inork ez zeraman uniformerik, eta zailtasunak izan dituzte hildakoen artean zibilik ba ote zegoen jakiteko.
Segurtasun indarrak Habanera joan dira erasotzaileak aurkitzeko asmoz, baina ihes egitea lortu dute, hiru auto blindatu eta segurtasun postua suntsitu ostean.
2012tik izan den erasotik larriena izan da gaurkoa. Duela bi urte, Yemen hegoaldean ia urtebetez Al-Qaidaren menpe egon ziren hiri batzuetatik kanporatu zituzten terroristak indar armatuek.
Yemeneko agintariek Washingtoneko gidaririk gabeko hegazkinen laguntza dute Al-Qaidaren aurkako borroka horretan. Zonalde horretan aritzen den talde terroristaren adarra arriskutsuena eta aktiboena dela uste dute Ameriketako Estatu Batuetako indarrek.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa