Mundua
Presidentetzarako bozak
Erredakzioa
Parte-hartzea % 73,4koa izan da. Oposizioa hauteskundeen kontra agertu da, gerra zibilaren erdian egin direlako.
Bashar al Assad Siriako presidentea. Argazkia: Efe
Mohamed al Laham Siriako Parlamentuko presidenteak astearteko hauteskundeen irabazle izendatu du Baxar al-Asad Siriako presidentea, botoen % 88,7ko babesarekin.
"Baxar Hafez al-Asad garaile deklaratzen dut botoen gehiengo absolutuarekin Siriako Arabiar Errepublikako presidente izan dadin", adierazi du Al Lahamek, telebistan zabaldutako mezu batean.
Horren aurretik, Auzitegi Konstituzionalak esan du hauteskundeetako parte-hartzea % 73,4koa izan dela; izan ere, 11,63 milioi boto zenbatu dituzte.
Baxar al-Asaden kontrakoak hauteskundeen aurka agertu dira, iruzurra direlakoan eta Al-Asadek benetako aurkaririk ez duelakoan. Hasan al-Nuri ministro ohiak botoen % 4,3 eskuratu ditu eta Maher al-Haijarrek botoen % 3,2 (boto baliogabeen azpitik).
Gainera, bozek zilegitasunik ez dutela salatu dute, gerra zibilaren erdian egin direlako. Oposizioko kideen esanetan, azken hiru urteetan 160.000 pertsona hil dira gerraren ondorioz, eta milioika pertsonak alde egin behar izan dute, errefuxiatu gisa.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa