Mundua
Krisia Ukrainan
Erredakzioa
Bestalde, 12 militar ukrainar hil dira Slaviansk kanpoaldean bidaiatzen ari ziren helikopteroa eraitsi ostean.
Petro Poroshenko. EFE
Petro Poroshenko presidente hautetsiak ekainaren 7an hartuko du kargua, inbestidura saio batean. Gobernuak kanpoko buruak joatea espero du, baino oraindik ez du zehaztu zeintzuk izango diren.
Ukrainako Konstituzioaren arabera, presidente hautetsiak Hauteskunde Batzordearen emaitza ofizialen iragartzen edota Gobernuko egunkarian ('Uryadovoi Kurie) argitaratzen denetik bost egunera hartu behar du kargua.
Oleksandr Turchinov Ukrainako Parlamentuko bitarteko presidenteak atzo sinatu zuen batzorde berezia sortzeko dekretua. Batzorde horrek antolatuko du Poroshenko Estatuko Buruzagitzara iritsiera.
Zibilak ebakuatzeko korridore bat irekitze proposatu du Ukrainak
Ukrainako militarrek Slaviansk hiriko zibilak ebakuatzeko korridore bat irekitzea proposatu dute, bertan borroka larriak izaten ari baitira.
"Errefuxiatuentzat korridore bat egitea hitzartu behar dute bi aldeek. Terrorismoaren aurkako operazioaren zuzendariak (Kieveko gobernuak horrela izendatzen ditu eraso militarra zuzendu dutenak) Slavianskeko zibil baketsuak ebakuatzeko eskaini da", adierazi du Vladislva Selezniov Ukrainako bozeramaileak.
Errusiaren aldeko errebeldeek salatu dutenez, Ukrainako indarrek Slaviansk eta Kramastorsk hiriak (Donetsk eskualdean) erasotu ditu, hegazkinekin eta misilekin.
12 hildako
Gutxienez Ukrainako 13 soldadu eta eta jeneral bat hil dira Slaviansk kanpoaldean bidaiatzen ari ziren helikopteroa eraitsi ostean. Horrela azaldu du Alexandr Turchínov Ukrainako behin-behineko presidenteak.
"12 militar hil dira, horietatik sei Ukrainako Guardia Nazionalekoak, baita tripulazioa eta Berkuteko indar berezien sei bozeramaile. Guardia Nazionaleko militar bat bizirik da baina egoera larrian", azaldu du Guardia Nazionalak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa