13:18

Mundua

Krisia Ukrainan

Gutxienez pertsona bat hil da Donetskeko borrokaldietan

Erredakzioa

Ukrainako buruzagiek baieztatu dutenez, aireko indarrek erasoa martxan jarri dute Donetskeko aireportua hartzeko. Armadako paraxutistek zonan lur hartu dute.

1:51
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gutxienez bi pertsona hil dira Kieveko Gobernuko segurtasun indarrek artilleriazko suekin egindako borrokaldian, Slaviansken, Donetsk eskuandean, Ukraina ekialdean, errusiazaleek salatu dutenez.

Milizietako ordezkari bateak azaldu duenez, bi zibil hil dira, Slaviansk kanpoaldean egindako erasoan.

Errusiazaleek Donetskeko aireportuaren kontrola bereganatu dute

Ukrainako buruzagiek baieztatu dutenez, aireko indarrek erasoa martxan jarri dute Donetskeko (hego-ekialdea) aireportua hartzeko. Matxino errusiazaleak aireportuaren kontrola bereganatzen saiatu dira.

Matxino errusiazaleek Donetsko aireportua zerbitzurik gabe uztea eskatu dute goizean. Geroago aireportua hartu eta kontrola bereganatu dute.

Errusiazaleek aireportuko teilatuak hartu dituzte Ukrainako Armadaren erasoari aurre egiteko.

Armadako paraxutistek zonan lur hartu dutela jakitera eman dute bertako komunikabideek.

Lekukoen arabera, aireportu inguruan tiroketak eta leherketak entzun dituzte.

Hitz egiteko prest

Donetskeko errepublika berriko matxinoek Ukrainako agintariekin hitz egiteko prest agertu dira, baina Errusia eta bestelako bitartekarien bidez, Denis Puxilin matxino errusiazaleen buruak iragarritakoaren arabera.

Azken orduetan, gutxienez lau errusiazale hil dira Ukrainako segurtasun indarrekin Luhansk eta Donetsk eskualdeetan izandako liskarretan.

"Hitz egiteko prest gaude, baina bitartekariekin bidez bakarrik, horietako bat Errusia bada", esan du Puxilinek.

Hala ere, argi utzi du ez duela lurraldea Ukrainara bueltatzeko aukerarik ikusten, Donetsk eta Luhanskeko herritar gehienek independentziaren alde egin baitzuten maiatzaren 11n egindako referendumetan.

"Herriak aukeratu egin zuen. Ehunka hildako dauzkagu, eta Ukrainako segurtasun indarrek 200 pertsona inguru bahitu dituzte. Gaur egun, Ukraina erasotzailea da eta gerran gaude. Nola hitz egin dezakegu bertara bueltatzeaz?", esan du Puxilinek.

Klitxkok barrikadak kentzeko agindua eman du

Vitali Klitxko UDAR alderdi ukrainarreko lider eta munduko boxeo txapeldun ohiak Ukrainako iraultzan eraikitako barrikadak kentzeko agindua eman du. Klitxko Kieveko alkate berria da, igandeko hauteskundeetako lehen emaitzen arabera.

"Barrikadek euren zeregina bete dute, baina kendu egin behar dira", esan du Klitxkok prentsaurrekoan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena