08:38

Mundua

Lehen itzulia

Presidente berria aukeratzera deituta daude 33 milioi ukrainar

Erredakzioa

Inkesten arabera, Petro Poproxenko europazalea da faborito nagusia. Euromaidaneko protesten bultzatzailea da bera, eta garaipena lehen itzulian bertan lor dezake.

2:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hauteslekuak 8:00etan zabaldu dituzte Ukrainan, presidente berria aukeratzeko. Hauteskundeei boikota egin diete Donetskeko eta Luhanseko matxinoek.

Guztira, 33 milioi herritarrek dute botoa emateko eskubidea. Irabazleak bozen % 50 lortu beharko ditu lehen itzuli honetan. Horrelakorik gertatzen ez bada, bigarren itzulia egin beharko dute, hiru aste barru.

Inkesta guztien arabera, Petro Poproxenko oligarka europazalea da faborito nagusia, eta baliteke garaipena lehen itzulian bertan lortzea. Poproxenko Euromaidaneko protesten bultzatzaile nagusia izan da.

Bigarren hautagai nagusia Julia Tymoxenko lehen ministro ohia da. Gaurkoa Tymoxenkok Ukrainako presidente izateko egiten duen bigarren saiakera da. Lehenengoa 2010ean egin zuen, eta orduan Viktor Janukovitxen aurka galdu zuen.

Hauteskunde Batzorde Nagusiaren arabera, Donetskeko eta Luhanskeko bost milioi hautesleen gehiengoak ezin izango du botorik eman, matxino errusiazaleen boikotaren ondorioz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena