Mundua
Ukrainako krisia
Erredakzioa
Azken 48 orduotan dozenaka soldadu ukrainar eta miliziano errusiazale hil dira herrialdearen ekialdean izan diren liskarretan.
Albisteak (2)
Ukrainan presidentea aukeratzeko hauteskunde kanpaina itxiko dute gaur, baina azken orduotan indarkeriak gora egin du. Azken 48 orduotan dozenaka soldadu ukrainar eta miliziano errusiazale hil dira herrialdearen ekialdean izan diren liskarretan.
Egun batzuetan lasaitasuna nagusitu bazen ere, ostegunean milizianoek Luhansken erasoa egin ostean, ez dago batere argi hiri horretan bozkatu ahal izango duten. Donetsk eskualdean ere antzera daude, duela aste batzuk bertan eta Luhansk eskualdean independentzia aldarrikatu zutenetik.
Atzo gauean ere erasoak izan ziren, eta gaur goizean oraindik tiroak entzun dira herrigune batzuetan. Sloviansk, Kramatorsk (Donetsk), Lisytxansk (Luhansk) izan dira borroka larrienak jasan dituzten hiriak.
Oleksandr Turtxinov Ukrainako behin-behineko presidenteak "terrorista separatistak" garbitzeko hasitako azken erasoa iragarri ondoren egin du gora indarkeriak.
Hauteskunde Batzorde Zentralaren arabera, Donetsk eta Luhansk eskualdeetan hauteslekueen erdiak daude errusiazaleen esku. Ondorioz, zalantzan dago bertan Ukrainako presidentea aukeratzeko hauteskundeak egin ahalko diren.
Baliteke 3 milioi pertsona bozkatzeko aukera izan gabe geratzea, eta horri azken egunetako operazio militarra batuz gero, baliteke Errusiak hauteskunde horietako emaitzak ez onartzea.
Petro Poroxenko oligarka da hauteskundeak irabazteko hautagai nagusia. Ukrainako pertsona aberatsenetakoa da, eta, besteak beste, errusierari beste estatus bat ematea, eskualde horietan konpetentzia gehiago izatea, Kievek izendatutako gobernariaren izendapena ezeztatzea, erreferendum lokalak egiteko aukera zabaltzea eta Errusiarrekin harremanak normalizatzea izango dituela helburu nagusi agindu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa