Mundua
Eskoziako erreferenduma
Erredakzioa
Gobernu britainiarrak Eskoziako politikariak autonomia akordioa aztertzera gonbidatuko ditu, referendumeko emaitza ezezkoa bada.
Erresuma Batuko gobernuak Eskoziaren autonomia handitzeko bilera batera deituko ditu politikari eskoziarrak, irailaren 18an egingo duten referendumean ezezkoa irteten bada, Allstair Carmichael Eskoziarako ministroak jakinarazi duenez.
Eskoziarako ordezkari britainiarrak etorkizunerako dituen asmoak aurkeztuko ditu bihar Glasgowen. Gaur, aurrerapen bat egin du.
Gobernu zentralaren asmoa urrian bilera bat antolatzea da, beti ere referendumean ezezkoa irteten bada.
‘Ezezkoa irtenez gero, aldaketa bat egongo da. Eskoziak eskumen gehiago izango ditu’, esan du Carmichaelek.
‘Emaitza ezezkoa bada, Eskoziako alderdi nagusietako ordezkariak gonbidatuko ditut prozesuari hasiera emateko. Eskozia berriari buruzko biltzar bat egongo da herri honen interesen alde lan egiteko’, gaineratu du.
David Cameron lehen ministroak, bestalde, referendumaren emaitzak ‘atzerakorik ez duela’ adierazi zuen atzo. Eta eskoziarrek ez dutela bozkatzeko beste aukerarik izango jakinarazi zuen.
BBC kateari egindako adierazpenetan, kontsulta ‘erabakigarria, legala, justua, itzulezina eta bete beharrekoa’ izango dela esan zuen.
Joan den asteburuan egindako inkestan, eskoziarren % 48k independentziaren kontra bozkatuko dutela esan zuten; % 36k, aldeko botoa emango dutela, eta % 15ek ez dakite zer bozkatu oraindik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa