Mundua
Immigrazioa
Erredakzioa
Gaur amaitu dituzte atzo hasi eta itsasoaren egoeragatik bertan behera utzitako salbamendu lanak.
Albisteak (3)
Italiako itsas armadak jakitera eman duenez, 500 etorkin, 133 adingabe tartean, erreskatatu dituzte Siziliako kostaldean. Egurrezko bi txalupak kostaldeko Passero lurmuturretik hegoaldera aurkitu zituzten. Txalupetako batek matxura bat zuen eta beste txalupak atoian zeraman.
Atzo hasi eta itsasoaren egoeraren ondorioz eten behar izan zituzten erreskate lanak gaur amaitu dituzte.
Gauez hasi zituzten emakumeak eta haurrak salbatzeko lanak. Itsasoak okerrera egin zuenez, baina, bertan behera utzi behar izan zituzten. Horregatik, erreskate operazioa egiten ari ziren bi itsasontziak oraindik etorkinak zeramatzaten pateren alboan igaro dute gaua.
Gaur hasi dituzte berriz ere lan horiek eta, Itsas Armadak esandakoaren arabera, 500 etorkin zeuden bi pateretan; 133 adingabe eta 62 emakume, tartean.
Etorkinak Siziliako portu batera eraman dituzte. Erreskatea 2013ko urriaren 14an abiatu zuten Mare Nostrum operazioaren baitan egin dute. Horren helburu nagusietako bat urriaren 3an Lampedusan gertatutako ezbeharraren modukorik berriro ez gertatzea da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa