12:51

Mundua

Krisia Ukrainan

Ukraina ekialdean kazetariak jazartzen dituztela salatu du NBEk

Erredakzioa

Kaleratu berri duen txostenaren arabera, eraso gehienak Sloviansken eta inguruan gertatzen dira, errusiazaleen gotorlekuan.

  • Kontrolgunea Ukrainan.

    Kontrolgunea Ukrainan. Argazkia: Efe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazio Batuen erakundeak salatu du adierazpen askatasunaren kontrako erasoak egiten ari direla Ukrainan, kazetarien jazarpena eta atxiloketa besteak beste, giza eskubideen behatzaileek egindako txostenean agertzen denez.

Dokumentu horretan zehaztu dute eraso gehienak Sloviansken eta inguruan gertatzen direla, errusiazaleen gotorlekuan hain zuzen ere.

Kazetarien jazarpena bereziki gogorra omen da; izan ere, Slovianskeko kontrolguneetan bilatzen ari diren pertsonen zerrendak daude, argazki, datu pertsonal eta guzti.

NBEren datuen arabera, gutxienez 23 kazetari edo argazkilari, bai ukrainarrak bai atzerritarrak, "bahitu eta atxilotu dituzte, gehienak Sloviansken".

Era berean, eta Ukraina ekialdean bertan, indarkeria ekintza ugari egin omen dituzte manifestazio baketsuen kontra, Ukrainaren batasunaren aldeko protesten aurka.

"Kasu gehienetan udaltzainek ez zuten ezer egiten indarkeria galarazteko, eta beste batzuetan erasotzaileekin aritu ziren elkarlanean", adierazi dute NBEk Ukrainara bidalitako ikuskatzaileek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena