Mundua
Krisia Ukrainan
Erredakzioa
Errusiako Gobernuak ez du oraindik jarrera ofizialik agertu bi lurraldeak Errusian sartzeko aukeraren inguruan.
Luganskeko emakumeak, referendumaren emaitza ospatzen. Efe.
Donetsk eta Lugansk errepublikek bategitea aztertzeko negoziazioak hasi dituzte, Donetskeko bozeramaileak RIA Novosti Errusiako agentzia albisteari iragarritakoaren arabera.
Ukrainako ekialdeko bi lurraldeek autodeterminazioaren alde egin zuten igandean egindako bi referendumetan. Astelehenean bertan, Errusiarekin bat egitearen alde agertu ziren.
"Errepublikak bateratzeko ekimena atzo egin genuen. Horretarako elkarrizketak abian jarri dira eta erabakia lider politikoen esku izango da. Elkarrizketak 10:00etan hasi dira", esan du bozeramaileak.
Errusiako Gobernuak ez du oraindik jarrera ofizialik agertu bi lurraldeak Errusian sartzeko aukeraren inguruan. Donetsken eta Lugansken bizi dira, hain zuzen, errusieraz aritzen diren Ukrainako biztanleak.
Atentatua, Luganskeko gobernadorea aurka
Valeri Bolotov Luganseko errepublikako gobernadorea tiroz zauritu dute bere aurka egindako atentatu batean, Vasili Nikitin Eruusiazaleen beste líder batek Life News egunkari errusiar digitalari aditzera emandakoaren arabera.
"Zauritua dago eta klinika pribatu batera eraman dute (…) Ezinezkoa da beragana gerturatzea", azaldu du Nikitinek, atentatuaren inguruan informazio gehiago eman barik.
Estatui eredua berehala erabakitzeko
Estatuaren eredua maiatzaren 25eko presidentetzarako hauteskundeak baino lehen erabakitzeko exijitu dio Errusiak Ukrainari, batez ere Donetsk eta Lugansk lurraldeetan egindako referendumetan independentziaren aldeko emaitza atera ostean.
Moskuko gobernuak ohar baten bidez salatu duenez, "Kieveko agintariek ez dute borondaterik agertu" Ukrainako lurraldeekin elkarrizketatzeko, batez ere hegoaldean eta ekialdean, eta horrek oztopo egiten die tentsioa murrizteko ahaleginei.
Halaber, Europar Batasunak jarritako zigor berriak krisiari konponbidea aurkitzea zaildu egingo dutela adierazi du Errusiak.
Turchinov: 'Operazio militarrak aurrera jarraitzen du'
Oleksander Turchinov Ukrainako jarduneko presidenteak adierazi duenez, Gobernuak ekialdean abian jarritako operazio militarrak aurrera jarraitzen du, nahiz eta Donetsken eta Lugansken egindako referendumetan autodeterminazioaren aldeko emaitza atera.
"Terrorismoaren aurkako operazioak aurrera jarraitzen du, ekintza kriminalei aurre egin eta gure herritarren bizitza eta osasuna defendatzeko", esan du Turchinovek parlamentuan egindako vilera batean.
Gazpromek 1.660 milioiko aurrerapena eskatu du, gasagatik
Gazprom Errusiako gas partzuergoak 1.660 milioi dolarreko agiria aurkeztu dio Naftogaz Ukrainako gas enpresari ekainerako aurreikusita duten kontsumoa aldez aurretik ordaintzeko.
Errusiak Ukrainari gas hornidura ekainaren 3an eteteko asmoa du datorren hilabeterako aurreikusitako kontsumoa aldez aurretik ordaintzen ez badu, Alexei Miller Gazpromeko presidenteak astelehenean iragarritakoaren arabera.
Honen harian, eta Europako Batzordeak argitutakoaren arabera, Ukrainak Europako diru laguntza erabili ahal izango du gasaren faktura ordaintzeko. Laguntza hori astearte honetan bertan onartuko dute Bruselan.
Iruzkinak
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa