Mundua
Mariupol
Erredakzioa
Gainera, Ukrainako Guardia Nazionalaren arabera, militar bat hil da, eta beste lau zauritu dira liskar horietan.
Albisteak (3)
Gutxienez zazpi pertsona hil dira eta beste 39 ospitaleratu dituzte atzo, ostirala, Ukrainako Armadaren eta Errusiaren aldekoen artean Mariupolen -hego ekialdean- izandako oldarraldi eta liskarren ostean, bertoko agintariek zabaldu dutenez.
Hasieran, Arsen Avakov Barne ministroak Errusiaren aldeko 20 bat hil direla esan du, Mariupolen jazotako sarraskiaren ostean.
Alabaina, Donetsk eskualdeko Administrazioak jasotako datuen arabera, zenbait medikuren hitzak aipatuta, liskarretan hildakoak zazpi dira.
Gainera, Ukrainako Guardia Nazionalaren arabera, beste militar bat hil eta beste lau zauritu dira liskar horietan.
"Mariupoleko egoerak tentsio handikoa izaten jarraitzen du. Guardia Nazionaleko indarrak gertaerak izan diren lekutik alde egitera behartu dituzte", esan dute komunikatu baten bidez.
Bertsio ofizialaren arabera, miliziako 50 bat pertsonak Mariupoleko Polizia-etxeari eraso egin diote, eta erasoaldian Gobernuko Indarren kide bat ere hil da.
Beste iturri baten arabera, lubakietan babestutakoak ez ziren poliziak, baizik eta bere buruari "Donetsk Herri Errepublika" deitutakoaren kideak.
Aire eremuan sartzea debekatu du Ukrainak
Ukrainak debekatu egin dio hegazkin ofizial errusiar bati bere aire eremuan sartzea, Errusiako albiste agentziek salatu dutenez.
Putinen Gobernuko Kultura ministroa eta hainbat diputatu zeramatzan hegazkina Moldabiatik irten da Moskura bidean, baina Ukrainako aire eremuan sartzeko baimena ukatu egin diote eta atzera, Chisinau Moldaviako hiriburura, itzuli behar izan du.
Goizean, lehen ministro ordeari ere antzekoa gertatu zaio, baina azkenean Moskura itzultzeko modua izan du, sare sozialetan gehiago zehaztu gabe jakin arazi duenez.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa