12:51

Mundua

Krisia Ukrainan

Putin Krimean izan da Garaipenaren Eguna ospatzeko

Erredakzioa

Krimeara egin duen lehenengo bisitan, Errusiako presidenteak Errusia "indartsuagoa" dela nabarmendu du, penintsulara anexionatu ostean, aurtengo martxoan.

1:08
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vladimir Putin Errusiako presidentea Sebastopolen da, Krimeako penintsulako portuan, II. Mundu Gerran Alemaniako nazien aurka lortutako garaipena ospatzeko.

Martxoaren 21ean Krimeak Errusiarekin bat egin zuenetik Putinek bertara egindako lehen bisita da. Kievek eta Mendebaldeko herrialdeek ez dute Krimea Errusiaren parte izatea onartu.

Putinek lore eskaintza egin die hiria babestean bizitza galdu zuten heroiei, eta gerrako beteranoekin bildu da.

Garaipenaren Egunaz gain, Sebastopolen hiria naziengandik askatu zuten egunaren 70. urteurrena ospatzen ari dira.

Crimea Putin Krimea EFE

Errusia "indartsuagoa" dela nabarmendu du Putinek

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Krimeara egin duen lehenengo bisitan, Errusia "indartsuagoa" dela nabarmendu du, penintsulara anexionatu ostean, aurtengo martxoan, Kieven oposizioa izan arren.

"Ziur nago 2012a geure herrialdearen historiara hemen bizi diren nazioek Errusiarekin batera egotea erabaki zuten urtea bezala pasatuko dela, egi historikoari eta geure aurrekarien memoriari leialak izanez", esan du putinek, hitzaldi motz batean.

Putinen ustez, egiteko "lan asko dago", baina "zailtasun guztiak gainditzeko" prest azaldu da. "Elkarrekin gaude, beraz, indartsuagoak gara", gaineratu du.

Ukrainak "probokaziotzat" jo du Putinen bisita

Ukrainak protestatu egin du ostiral honetan, Vladimir Putin Errusiako presidentek Krimeara egin duen lehen bisita dela eta. Kievek "probokaziotzat" jo du, aldebiko harremanen tentsioa handitzera zuzendutakoa, azpimarratu du.

"Probokazio honek, berriro, Errusiak kontzienteki Errusia eta Ukrainaren arteko tentsioa igotzearen alde egin duela erakusten du, eta bide diplomatikotik bialdeko arazoak konpontzea nahi ez duela", azaldu du Ukrainako Kanpo arazoetako Ministerioak ohar batean.

Ukrainako indarrek hogei bat errusiazale hil dituzte Mariupolen

Ukrainako Gobernuko indarrek hogei bat errusiazale matxinatu hil dituzte ostiral honetan, Mariupolen izan diren indarkeriazko enfrentamenduetan, Donetskeko (ekialdea) eskualdean.

Arsen Akavov Ukrainako Barne ministroak esan duenez, 20 "terrorista" inguru "hil dituzte, eta lau atxilotu. Erasotzaileek armak jaurti dituzte, eta hiriko hainbat auzotan ezkutatu dira", gaineratu du".

Ospakizuna, Donetsken

Errusiarren aldeko milaka pertsona Donetsk hiriko kaleetara atera dira Bigarren Mundu Gerran Nazien aurka lortutako garaipenaren urteurrena ospatzeko, "errusiarrak gara" oihukatuta. Donetsk Ukrainako lurralde matxinoko hiriburua da.

"Errusiarrak gara. Arima errusiarra berreskuratzen ari gara, Kieveko naziak ez dira gurera sartuko", esan du Miroslav Rudenko Donetskeko Herri Errepublikaren Gobernuko buruetako batek.

Igandeko erreferenduma, prest

Errusiazaleen arabera, bestalde, dena prest da iganderako deitutako erreferenduma egiteko, Donetsken "gerra zibila balute bezala bizi diren arren".

Nahiz eta Kievek eta nazioarteak erreferenduma onartu ez, antolatzaileak ziur daude "parte-hartze altua izango dela lurralde osoan, % 70 ingurukoa".

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena