Mundua
Krisia Ukrainan
Erredakzioa
Ukrainako Gobernuak ez du etengo errusiazaleen aurkako operazioa, iganderako deitu duten erreferenduma atzeratzen badute ere.
Ukraina
Ukrainako Gobernuak ez du etengo errusiazaleen aurkako operazioa, iganderako deitu duten erreferenduma atzeratzen badute ere.
“Terrorismoaren aurkako operazioak jarraitu egingo du, hartzen duten erabakia bata ala bestea izan”, adierazi du gaur Andrei Parubi Kieveko Justizia ministroak.
Kontsulta egitea pentsatzea ere “iruzur politikoa” eta “etorkizunik ez daukan” abentura bat proposatzea dela gaineratu du ministroak.
Gaur bertan soldatuak ekialdean batuko dituztela azaldu du, eta operazioak arrakasta izango duela azpimarratu du.
Donetsk eta Lugansk hirietan dauden errusiazaleek, bestalde, gaur erabaki behar dute Vladimir Putin Errusiako presidenteak eskatutakoa onartzen duten ala ez: Putinek igandeko erreferenduma atzeratzea proposatu zien errusiazaleei.
Horrez gain, Ukrainako hauteskundeak ere babestu egin zituen Putinek. Maiatzaren 25ean egingo dituzte presidentetzarako hauteskundeak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa