11:15

Mundua

Eskoziaren independentzia

EBn sartzeko babesik duen galdetu dio Londresek Eskoziari

Erredakzioa

Eskoziako Gobernuaren hitzetan, Erresuma Batuak galarazi egin du Europako Batzordeari independentziari buruz galdetzea.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Estatu kideek Eskozia independentea Europar Batasunean (EB) sartzea babestuko ote luketen galdetu dio William Hague Erresuma Batuko Atzerri ministroak Alex Salmond Eskoziako ministro nagusiari.

Agintari eskoziarrak hitzaldia eskainiko du gaur Brujas hirian (Belgika), independentziari eta Europar Batasunari buruz, eta, horregatik, ministro britainiarrak gutun bat igorri dio, azalpen eske.

Gutun horretan, Batasunean sartzeko negoziazioak zailak eta luzeak izango liratekeela gogorarazi dio Haguek Salmondi, eta estatu kideren batek babesa emango liokeen galdegin dio. Erantzuna ezetza izango balitz, Eskoziako Gobernuak 'B' planik duen galdetu dio.

"Eskoziako herritarrek datu guztiak ezagutu behar dituzte gure batasunaren historiako erabaki garrantzitsuenetako bat [independentzia, bai edo ez?] hartu baino lehen", esan du ministroak.

Salmondek gutun baten bitartez eman dio erantzuna. Horren hitzetan, Erresuma Batuak galarazi egin du Europako Batzordeari  Eskozia independentearen egoera legalari buruz galdetzea.

Eskoziarrek irailaren 18an erabakiko dute independentzia edo Erresuma Batuan jarraitu nahi duten, eta kanpaina berotu egin da azken egunetan.

Gai polemikoetako bat diruarena da. Izan ere, Eskoziak libera esterlina erabiltzen jarraitu nahi du, baina Londresek ezetza eman dio.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena