Mundua
Krisia Ukrainan
Erredakzioa
"Errusiak muga zeharkatzen badu, geure herrialde babestu arte borrokatuko dugu", nabarmendu du Ukrainako Atzeri ministrordeak.
Danylo Lubkivsky Ukrainako Atzerri ministrordea. EFE
Danylo Lubkivsky Ukrainako Atzerri ministrordeak ostiral honetan azaldu duenez, herrialdeak "edozein unetan" Errusiako inbasio bati aurre egin beharko diola uste du, eta Ukraina defendatu egingo dela ohartarazi du.
"Errusiak muga zeharkatzen badu, geure herrialde babestu arte borrokatuko dugu", nabarmendu du Lubkivskyk Atzerri ministrordeak, prentsa konferentzia batean.
"Nazio bakoitzaren historian aberria,herrialdea eta independentzia babestu behar diren uneak daude", azpimarratu du.
Kieveko ordezkariak esan du, hala eta guztiz ere, Gobernuaren nahia gatazkari irtenbide baketsua jartzea dela, eta horregatik Moskuri eta banaketa nahi duten Errusiaren aldeko aktibistei negoziazioei berriro ekiteko deia egin die.
Lubkivskyren hitzetan, Errusia ez da lehengo astean hitz emandako akordioak betetzen ari, eta nazioarteko komunitatea oinarritzen den printzipioak arriskuan jartzen ari dela gaineratu du.
“Ez gara Ukrainaz edo Krimeaz ari, gu guztioz ari gara. NBEri buruz, bake eta nazioarteko ordenari buruz”, azaldu du Ukrainako ministrordeak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa