12:35

Mundua

Krisia

Ukrainako gertaeren atzean Errusia dagoela ukatu du Putinek

Erredakzioa

Vladimir Putin Errusiako presidenteak "krimen larritzat" jo du gertatutakoa eta Genevako goi-bileraren alde egin du krisiari aterabide bat emateko. Hiru lagun hil dira Mariupolen bart.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vladimir Putin Errusiako presidenteak "krimen larri"tzat jo du Kieveko Gobernuak errusiaren aldekoen kontra indar militarrarekin erantzun izana. Kieveko agintariek "Ukrainako Estatuan zerbait gaizki doala onartu beharrean, eta hori konpontzeko elkarrizketaren alde egin beharrean,  herritarren aurka indarrarekin erantzuteko mehatxua areagotu dute", adierazi du.

Kieveko enfrentamenduen atzean (hiru lagun hil dira kuartel baten aurako erasoaldiaren ondorioz) Mosku dagoela pentsatzea "ergelkeria" dela nabarmendu du eta, gatazkari aterabidea aurkitzeko, garrantzitsutzat jo du gaur Genevan (Suitza) egingo den goi-bilera. Hain justu, Errusiak, Europar Batasunak, Estatu Batuak eta Ukrainak hartuko dute parte bilera horretan.

Krimea

Krimeako auziaz hitz eginda, Errusiako txanpona, errubloa, eta, oro har, Errusiako banku sistema martxan jartzeko prozesua bizkortuko duela agindu du Putinek. Krimearrek errubloa noizko izango dute galdetuta, hilabeteko epea aipatu du Errusiako agintariak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena