16:21

Mundua

Krisia

Beste bi polizia-etxe okupatu dituzte errusiazaleek

Erredakzioa

Arsen Avakov Ukrainako Barne ministroak erasoak salatu ditu eta "operazio plana" prestatzen ari direla esan du.

  • Argazkirik gabe

    Argazkirik gabe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Beste bi polizia-etxe okupatu dituzte errusiazaleek larunbat honetan Donetsk eskualdean. Goizean, beste eraikin bat hartu dute, eta honenbestez, hiru hartu dituzte guztira gaur, Aleksandr Filippov eraikin ofizialak hartu dituzten taldeetako buruetako batek azaldu duenez.

Krasni Liman eta Druzhkivka hirietan dauden komisaldegiak direla azaldu du Filippovek.

Krasni Liman hiriko (25.000 biztanle inguru) polizia-etxearen okupazioa Gobernuan dagoen Batkivxina alderdiko Aleksandr Briguinets diputatuak berretsi du.

Druzhkivkako erasoa (60.000 biztanle), berriz, oraindik ez dute konfirmatu.

Erasoa Kramatorsken

Ukrainako Gobernuak azaldu duenez, armatuak zeuden pertsona batzuk Kramatorskeko komisaldegian sartu dira, herrialdean ekialdean. Defentsa eta Barne Ministerioek tropak bidali dituzte dagoeneko, iragarri dutenaren arabera.

Kievek "erasoak" salatu ditu

Arsen Avakov Ukrainako Barne ministroak "Errusiak Ukrainaren ekialdean egindako erasoak" salatu ditu. "Barne eta Defentsa Ministerioak erantzuteko operazio plana prestatzen ari dira dagoeneko", esan du Avakovek.

Eraikinak uzteko eskakizuna

Arseni Jatseniuk Ukrainako lehen ministroak Donetsken eta Luganksen (Ukraina ekialdea) eraikin ofizialak hartuta dituztenei era baketsuan irten eta eraikinak uzteko eskatu die. Indarra erabiltzearen aurka dagoela nabarmendu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena