Mundua
Immigrazioa
Erredakzioa
Urrian 'Mare Nostrum' operazioa martxan jarri zutenetik 18.546 etorkin erreskatatu dituzte, eta datozen hilabeteetan beste 600.000 etorkinen lehorreratzea espero dute.
Asteazkenean Italiara heldu ziren etorkinetako batzuk. EFE.
Albisteak (1)
762 etorkin erreskatatu dituzte guztira azken orduetan Italiako kostaldetik gertu, Italiako Itsas Armadak jakitera eman duenez. Afrikako iparraldetik irten eta hainbat txalupatan zihoazen.
Armadako itsasontziek itsaso zabalean erreskatatu dituzten etorkinak datozen orduetan iritsiko dira Italiara. Azken bi egunetan milaka etorkin iritsi dira portu italiarretara, eta herri horietako alkateek egoera oso larritzat jo dute.
Azken egun hauetan eguraldi ona egin duela eta, izugarri areagotu dira etorkinen saiakerak, eta ostegunean bilera egin ondoren, Italiako kostako herrietako alkateek ez-ohiko bilera eskatu diote Gobernuari egoera honi aurre egin ahal izateko.
'2014ko lehen hiruhileko honetan jaso ditugun babes eskariak iaz sasoi honetan jasotakoak baino 15 aldiz gehiago dira, eta egoera eztanda egiteko arriskuan dago', adierazi du Enzo Bianco Cataniako alkateak (Sizilia).
Kostaldeko alkateek 7.000 etorkin jaso ahal izateko gunea antolatzea eskatzen dute, besteak beste. Izan ere, alkateek dituzten datuen arabera, datozen hilabeteetan 600.000 etorkin ere heldu litezke Italiako kostaldera.
Gobernuak urrian 'Mare Nostrum' operazioa martxan jarri zuenetik, 18.546 etorkin erreskatatu dituzte. Giuseppe De Giorgi Italiako Itsas Armadako Buruzagitzako zuzendariak jakinarazi ditu datuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa