Mundua
Ukraina-Errusia
Erredakzioa
Bestalde, Krimeako Parlamentuak errusiarekin bat egin berri duen errepublikako Konstituzioa onartu du.
Albisteak (3)
Arseni Yatseniuk Ukrainako lehen ministroak Donetsken eta Luhanksen, Ukraina ekialdean, eraikin ofizialak asteburutik hartu dituzten pertsonei era baketsuan uztea eskatu die, eta indarra erabiltzearen aurka dagoela nabarmendu du.
Putinen ustez, "onartezina" da Ukrainak zorra ez ordaintzea
Vladimir Putin Errusiako presidenteak azaldu duenez, "guztiz onartezina" da Ukraina Errusiari erosten dion gasagatik duen zorra ez ordaintzea, baina Moskuk ez diola gasa emateari utziko nabarmendu du, aldez aurreko ordainketa eskatuko duen arren.
EB, AEB, Errusia eta Ukraina apirilaren 17an bilduko dira
Europar Batasuna, AEB, Ukraina eta Errusia apirilaren 17an bilduko dira, Genevan, Ukrainako krisiari buruz hitz egiteko, ostiral honetan Catherine Asthton EBko Kanpo arazoetako eta Segurtasun ordezkariek iragarri duenez.
Krimeako Parlamentuak Konstituzio berria onartu du
Krimeako Parlamentuak Errusiarekin bat egin berri duen errepublikako Konstituzioa onartu du, eta Krimea ofizialki Errusiaren parte dela agertzen da bertan.
Bozketarako izena eman zuten 88 diputatuek (guztira 100 dira) aho batez bozkatu dute testuaren alde.
Konstituzio berriaren arabera, Parlamentuko diputatuek bost urterako aukeratuko dute errepublikaren presidentea, eta horrek izango du Gobernua osatzeko eta desegiteko gaitasuna. Parlamentuak ere izango du Gobernua desegiteko eskumena, Errusiako legedia errespetatuta.
Bestalde, diputatu kopurua 100dik 75era jaitsiko da, baina arau hori iraileko hauteskundeen ondoren jarriko da indarrean.
Hala eta guztiz ere, oraindik ez dago zehaztuta nola izango diren hauteskundeak, hauteskunde legea onartzeke dago eta.
Hemendik aurrera, Krimeako Parlamentuak ekimenak aurkeztu ahal izango ditu Errusiako Duman (diputatuen ganberan).
Errusiako prentsaren arabera, Krimeako Parlamentuak 300 bat lege onartu beharko ditu Errusiako legediarekin bat egiteko.
Krimeako berriak Parlamentuko aldizkari ofizialean argitaratzen denean jarriko da indarrean Konstituzio berria.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa