14:54

Mundua

Errusieraz egiten dute bertan

Zenbait manifestarik Donetsk-en independentzia aldarrikatu du Ukrainan

Erredakzioa

Oleksandr Turtxynov Ukrainako presidenteak ohartarazi duenez, Gobernua terrorismoaren kontrako operazioak prestatzen ari da manifestarien aurka.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Errusiaren aldeko zenbait manifestari gotortuta daude Ukrainako Gobernuak Donetsk eskualdean duen egoitzan eta eskualde horretako independentzia aldarrikatu dute. Gainera, Errusiarekin bat egitea erabakitzeko erreferendum bat egingo dutela iragarri dute, beranduenez maiatzaren 11an.

"Donetseko Herri-Errepublika eskualdeko mugen artean sortutakoa da. Horren gaineko erabakia erreferenduma ospatu eta gero aplikatuko da", esan du Donetskeko Herri Kontseiluak (bere buruari jarritako izena da). Herri Kontseiluak ez ditu Ukrainako agintari berriak aitortu.

Era berean,  Kontseiluak laguntza eskatu dio Moskuri "Kieven batzordearen aurrean tinko eusteko".

Terrorismoaren kontrako neurriak

Oleksandr Turtxynov Ukrainako presidenteak ohartarazi duenez, Gobernua terrorismoaren kontrako operazioak prestatzen ari da manifestarien aurka.

"Gauean krisi bat sortu da eta terrorismoaren kontrako neurriak hartuko dira armak hartu dituztenen kontra", esan du Turtxynovek telebistan emititutako agerraldi batean.

Bestalde, NATOren usean, ez dira gertaera "esanguratsurik" izan Ukrainako muga aldean dauden tropen artean.

"Ez dugu aldaketa esanguratsurik ikusi tropa errusiarren kokapenean", gaineratu du NATOko soldadu batek.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena