Mundua
Ekialde hurbila
Erredakzioa
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak esan du palestinarrek "zuzeneko negoziazioen bidez soilik" lortuko dutela Estatua. Palestinako Aginte Nazionalak prozesua mehatxatzea egotzi dio Israeli.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa. Argazkia: EiTB
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak adierazi duenez, haren Gobernua prest dago elkarrizketei berriro ekiteko, baina ez "edozeren truke". Israel eta Palestinaren arteko bake prozesuan irekitako krisia hizpide izan du igande honetan Benjamin Netanyahuk.
Israelen eta Palestinak hilabeteak daramatzate hitz egiten bakea lortzeko helburuarekin, AEBren bitartekaritza tarteko.
"Negoziazioekin jarraitzeko marko baten atarian ginenean, Mahmud Abas Palestinako presidenteak adierazi zuen ez zegoela prest Israel Juduen Herriaren aitortzaren inguruan eztabaidatzeko", salatu du Netanyahuk.
Palestinako presidenteak nazioarteko dozena bat pasatxo itun alde bakarrez onartzea deitoratu du Netanyahuk, eta estatubatuarren laguntzarekin lorturiko akordioa "urratzen" duela gaineratu du.
"Palestinarrek Nazio Batuen Erakundera jotzeko egin diguten mehatxuek ez dute eraginik izango gugan. Palestinarrek asko dute galtzeko alde bakarreko erabaki horrekin", adierazi du. Horren iritziz, "zuzeneko negoziazioen bidez soilik" lortuko dute palestinarrek beren Estatua izatea.
Netanyahuren esanetan, "gisa horretako neurriek bake akordioa zailtzen dute". Halaber, Israelek ere alde bakarreko neurriak hartuko dituela gaineratu du.
Bake prozesua mehatxatzea egotzi dio Palestinak Israeli
Nabil Abu Rudaina Palestinako Aginte Nazionaleko presidentearen bozeramaileak bake prozesua mehatxatzen duten "alde bakarreko pausoak ematea" egotzi dio Israeli.
Maan albiste agentziari eskainitako elkarrizketan adierazi du Israelek eragin duela egungo inpas egoera; izan ere, "elkarrizketaren mesedetan 26 preso palestinar aske uzteko konpromisoa hartu zuen".
Bien bitartean, Israelek Zisjordanian asentamentuak egiten jarraitzen duela salatu du Rudainak.
Tzipi Livni Israelgo ordezkaria gaur elkartuko da Palestinako ordezkaritzarekin bake prozesuari bultzada emate aldera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa