10:34

Mundua

Gatazkaren ostean

Gazpromek gasa merkatzea ukatu dio Ukrainari, eta % 40 garestitu dio

Erredakzioa

Ukrainak 1.711 milioi dolar zor dizkio gas enpresa handiari, Gazpromen arabera, eta, hori argudiatuta, abenduan eman zion laguntza ukatu egin dio.

  • Medvedev eta Miller -Gazpromeko presidentea- aurreko martxoan, bilduta. Irudia: Errusiako Gobernua

    Medvedev eta Miller -Gazpromeko presidentea- aurreko martxoan, bilduta. Irudia: Errusiako Gobernua

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gazprom Errusiako gasaren monopolioa kontrolatzen duen enpresak % 40 garestitu dio gasaren salneurria Ukrainari, alde batetik, abenduan aurreko agintariei energiarako emandako laguntza kendu dio (% 30ekoa) eta, bestetik, lurralde ukrainarretik gasa garraiatzea % 10 garestitu delako.

"Gas horniduraren kontratuaren arabera, mila metro kubiko 385,5 dolarrean erosiko du Ukrainak bigarren hiruhilekoan, 268,5 dolarrean erosi beharrean", jakinarazi du Alexei Miller enpresako presidenteak.

Ministroak zehaztu duenez, "abenduko beherapena ezin da gehiagorik aplikatu, Ukrainak 2013ko zorra ez duelako ordaindu eta egungo gastuak ez dituelako ordaintzen".

Millerren arabera, hori guztia kontuan hartuta, Ukrainak gasarekin duen zorra 1.711 milioi dolarrekoa da.Gazpromeko instalazioetako bat, Ukraina aldean. Irudia: Gazprom

Aldi berean, enpresak baieztatu egin du 2009an sinatutako kontratua, gasa Ukrainatik garraiatzea zehazten duena, beteko duela eta, gaurtik aurrera, % 10 gehiago ordainduko diola Ukrainari.

"Bigarren hiruhilekotik aurrera, % 10 garestituko da gasa lurralde ukrainarretik garraiatzeko tarifa", esan du Gazpromeko buruak. Halaber, gaineratu duenez, bere enpresak "tarifa ordainduko du eta kontratuak zehaztutako eginbeharrak beteko ditu".

Abenduaren 17an, Ukrainan zehar protestak areagotzen ari ziren garaian, Viktor Janukovitx presidente ukrainarrak 15.000 milioi euro inbertitzea onartu zuen, eta Errusiak Ukrainara bidaltzen duen gasaren salneurria % 30 jaistea.

Kieveko Gobernua aldatuta, Errusiak laguntza kendu zuen eta argi utzi zuen ez zuela gasaren prezioa merkatuko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena