19:08

Mundua

Hauteskundeen ostean

Hollandek eskuinera egin du, Manuel Valls lehen ministro izendatuta

Erredakzioa

Vallsek asteazkenean iragarriko du nortzuek osatuko duten bere Gobernua.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

François Hollande Frantziako presidenteak Manuel Valls Barne ministroa izendatuko du lehen ministro, Jean-Marc Ayraulten lekua hartzeko.

Valls (Katalunia, 1962) Gobernuko kide baloratuena da, baina kontserbadoreena ere bai. Alderdi Sozialistak udal hauteskundeetan porrot historikoa jaso eta gero etorri da izendapena.

Ayraultek astearte honetan pasatuko dio lekukoa Vallsi, 15:00etan.

Gobernu berria ezagutzeko, baina, asteazkena arte itxaron beharko da. Egun horretan, Hollande Bruselara joango da, eta, beraz, bidaia hasi baino lehen egin beharko dute iragarpena.

"Tradizio errepublikanoaren arabera, Gobernuaren osaketa ezin da iragarri Errepublikako presidentea atzerrian dagoenean", azaldu du Pierre-Rene Lemas Eliseoko idazkariak, iragarpena egin beharko duenak.

Hori horrela, Exekutibo berriaren lehen bilera ostegunean egingo dute.

Gobernu horretan egongo ez direnen artean Cecile Duflot eta Pascal Canfin ministro ekologistak daude, uko egin baitiote Exekutiboan jarraitzeari, Vallsen aurka daudelako.

"Gobernu lehiakorra'

François Hollande Frantziako presidenteak Manuel Valls Barne ministroari Gobernu berri bat osatzea agindu dio, "Gobernu lehiakorra" eta "batua", herritarren bozetan emandako "mezuari" kasu egin behar diona.

"Une garrantzitsua da geure bizitza nazionalean", nabarmendu du Hollandek, telebistaz emandako hitzaldian. Halaber, Jean-Marc Ayrault irten den lehen ministroari bere "esker ona" azaldu dio. "Konfiantza dut Manuel Vallsengan", azpimarratu du.

Hollandek Ayraulti Gobernuko agintea hartzea eskertu dio une zailetan, "geroz eta okerragora" doan egoera batekin, Mugimendu Popularraren Batasunak utzitako oinordekotzaren ondorioz Nicolas Sarkozyren agintaldian.

Halere, "etapa berri bat irekitzearen" alde egin du, eta, horretarako, Vallsi "Frantziako Gobernuko buru izateko misioa" eman dio. Presidenteak esan duenez, "talde zorrotza, koherentea eta batua" nahi du babeserako, "gobernu lehiakorrean".

"Mezua jaso dut"

Ayrault Gobernutik irtetearen eztanda-eragilea alderdi sozialistak udal hauteskundeetan lortutako emaitza txarrak izan dira. "Mezua jaso dut", esan du Hollandek, herritarren artean izan den "nahigabea" dela eta, azaldutako era "argiari" buruz.

Horren harira, Frantziako presidenteak azaldu du herritarren ustez "zerga gehiegi eta langabezia gehiegi" dagoela. "Badakit askoek hil amaierara iristeko arazoak dituzuela", gaineratu du, herrialdeak "zuzenketa" bat behar duela uste izanda.

Ayraulten dimisioa

Frantziako lehen ministroak, Jean-Marc Ayrault sozialistak, bere dimisioa eta Gobernuarena aurkeztu dio presidenteari.

Iragarpen hori Frantziako udal hauteskundeen alderdi sozialistaren porrot historikoaren datorren egunean izan da.


Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena