Mundua
Krisia Ukrainan
Erredakzioa
Bestalde, Moskuk salatu du Mendebaldeko herrialdeek xantaia egin dietela NBEko herrialde batzuei, Crimearen bategitearen kontrako adierazpena babes zezaten.
Viktor Janukovitx Ukrainako presidente kargugabetua. Argazkia: EiTB
Viktor Janukovitx Ukrainako presidente kargugabetuak erreferendumak eskatu ditu Ukrainako eskualde guztietan, Itar-Tass albiste-agentzia errusiarrak zabaldu duenez.
"Presidente naizen heinean, nire pentsamenduak eta bihotza zuekin daude, eta herritarrei eskatzen dizuet ez uzteko iruzurgileek manipulatzen", adierazi du Janukovitxek Kieveko agintari berriei erreferentzia eginez.
"Eska itzazue erreferendumak Ukrainako eskualde bakoitzaren estatusa erabakitzeko", gaineratu du Janukovitxek erbestetik. Izan ere, otsailaren 22an kargugabetu zutenetik Errusian dago, eta Ukrainako presidente zilegi bakartzat du bere burua.
Errusiak xantaia salatu du
Bestalde, Moskuk salatu du Mendebaldeko herrialdeek xantaia egin dietela Nazio Batuen Erakundeko (NBE) herrialde batzuei, Crimearen bategitearen kontrako adierazpena babes zezaten.
Armak Kievi itzultzeko agindu du Putinek
Vladimir Putin Errusiako presidenteak Krimean Kieven alde jarri ziren militarren armamentua, ekipoak, ontziak eta hegazkinak itzultzeko agindua eman du.
Horren harira, Serguei Shoigu Errusiako Defentsa ministroak iragarri du dagoeneko Krimeatik joan direla Ukrainako agintari berrien aginduetara zeuden indar armatu ukrainar guztiak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa