10:16

Mundua

Krisia Ukrainan

Ukrainako Defentsa ministroak dimisioa eman du Parlamentuan

Erredakzioa

Armada ukrainarrak Krimean zituen ia itsasontzi guztiak galdu eta gero hartu du erabakia ministroak. Diputatuen gehiengoak dimisioaren kontra bozkatu du.

1:18
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Igor Teniuj Ukrainako Defentsa ministroak dimisioa aurkeztu du Rada Gorenean (Parlamentuan), Ukrainako Armadak Krimean zituen ia itsasontzi guztiak galdu eta gero. Ganberan zeuden diputatuen gehiengoak, baina, ministroak aurkeztutako dimisioaren kontra bozkatu du.

"Batzuei nik hartutako erabakiak gustatu ez zaizkienez, ez naiz nire karguan errotuta geratuko", esan du Teniuj Parlamentuaren aurrean egindako hitzaldian, Oleksandr Turtxynov Ukrainako behin-behineko presidenteak indar militarrei Krimeatik alde egiteko agindu eta hurrengo egunean.

"Herrialdeko agintariek bestelako ikuspuntu eta hautagairik badute, nik, Defentsa ministroak, Teniuj jeneralak, dimisioa aurkeztuko dut", adierazi du. Bozketan, ordea, 197k dimisioaren alde bozkatu dute, baina dimisioa onartzeko 226 behar dira gutxienez.

Errusiako Armadak Ukrainako Itsas Armadako Infanteriaren eraikin bat hartu zuen atzo Feodosian (Krimea). Eraso egin eta Ukrainako Armadako hainbat soldadu zauritu eta gatibu hartu zituzten.

Ukrainako Itsas Armadako Infanteriak ez zuen armarik gabe etxea utzi nahi, eta horren berri izan ostean etorri zen erasoa, Ukrainako Defentsa Ministerioaren bozeramaile batek adierazi zuenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena