Mundua
Krisia Ukrainan
Erredakzioa
AEBk, Frantziak, Britainia Handiak, Italiak, Alemaniak, Kanadak, Japoniak eta Europar Batasunak Moskuren kontrako neurri gehiago adostu dituzte, Krimeako afera dela eta.
G7ren bilera, Hagan. Argazkia: Efe
G7ko (G8 Errusia gabe) estatuburu eta gobernuburuek eta Europar Batasunak elkarrizketak eten dituzte Errusiarekin eta taldetik kanpo utzi dute Moskuko Gobernua. Gainera, goi-bilera deitu dute ekainerako Bruselan, Errusian deituta zegoen bileraren ordez.
"G8tik baztertu egingo dugu Errusia, norabidea aldatu eta elkarrizketak emaitzak eman arte. 2014ko ekainean bilera egingo dugu Bruselan, G7 gisa", iragarri dute talde horretako agintariek, Hagako Adierazpena izeneko ekimenean. "Ez dugu Sotxin (Errusia) aurreikusitako bileran parte hartuko" G8 gisa, gaineratu dute.
AEBk, Frantziak, Britainia Handiak, Italiak, Alemaniak, Kanadak eta Japoniak osatzen dute orain G7 taldea, eta atzo bilera egin zuten Hagan (Herbehereak) Moskuren kontrako presioa nola handitu erabakitzeko, Krimearen aferan hartu duen jokabideagatik zigortze aldera. Bilera horretan Europar Batasuneko ordezkariak ere izan ziren; Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidentea eta Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko burua, hain zuzen ere.
Barack Obama AEBko presidenteak deitutako G7ren bilera hori Segurtasun Nuklearraren goi-bileratik kanpo egin dute, eta ekainerako gai sorta zabala iragarri dute, nahiz eta datarik ez zehaztu.
Errusiak, berriz, Krimearen integrazio politikoa, ekonomikoa eta militarra azkartu du. Dagoeneko Errusiako bandera jarri dute Krimean, errubloa da txanpon ofiziala, eta Errusiako pasaporteak ematen hasi dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa