Mundua
Krisia Ukrainan
Erredakzioa
Erasotzaileak Svoboda alderdiko kideak dira. Kutsu neonazia du, eta hiru ministro ditu Kieveko Gobernu europazale berrian.
Albisteak (2)
Svoboda alderdi neonaziaren hiru diputatuk eraso bortitza egin diote Ukrainako telebista publikoaren zuzendariari, dimititzera behartzeko. Alderdi horrek hiru ministro ditu Kieveko Gobernu europazale berrian.
Diputatuek zuzendariaren bulegoan barrena egin dute, eta kolpeka hasi dira, Vladimir Putin Errusiako presidenteak Krimeari buruz egindako agerraldia eskaintzeagatik.
Albisteak hunkitu egin ditu Ukrainako herritarrak, erasotzaileek erasoa grabatu, eta Interneten eskegi dutelako.
Arseni Yatseniuk Ukrainako lehen ministroak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta herrialde demokratiko batean "onartezina" dela nabarmendu du.
Kiev Post egunkariaren arabera, Ihor Miroshnitxenko, Andriy Illenko eta Bohdan Beniuk diputatuak dira erasoan nahasitakoak.
Oleksander Panteleimonov telebista kate publikoaren zuzendariaren bulegoan sartu eta gero, Putinen agerraldia zergatik eskaini ote duten galdetu diote, eta horrek "gure ikus-entzuleek informazioa ezagutzeko eskubidea dute" erantzun die, bideoan bertan entzun daitekeenez.
Horren ostean, baina, diputatu neonaziak zuzendaria iraintzen eta kolpatzen hasi dira, eta Kieveko protesten aurka egin nahi izatea egotzi diote. Panteleimonovek akusazioak gezurtatu ditu, eta telebista publikoa Gobernuaren menpe dagoela gogorarazi die.
"Akabo Ministroen Kontseilua! Sina esazu [dimisio] gutuna!", ohartarazi diote, eta, ondoren, arrastaka eraman dute, lepotik heldu, eta paper bat aurrean jarri diote. Hala ere, zuzendariak muzin egin die, eta berriz kolpatu dute.
Bideoan ikusten ez bada ere, azkenean dimisio gutuna sinatzera behartu dutela jakinarazi du Kiev Post egunkariak.
Kazeta horren esanetan, Oleh Maknitskiy fiskal nagusiak esku hartuko ote duen da orain zalantza nagusia, Svoboda alderdikoa baita.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa