23:53

Mundua

Krisia Krimean

Ukrainar guztiak Krimeatik ateratzeko egitasmoa onartu du Kievek

Erredakzioa

Beharrezkoa balitz herritarrak eta soldaduak ebakuatzeko plana onartu du Ukrainako Gobernuak. Ukrainako tropek berehala atzera egin behar dutela uste du Klitxkok.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Krimeak Errusiarekin bat egin eta biharamunean, zibil eta soldadu ukrainarrak bertatik ateratzeko aukera planteatu du Kieveko Gobernuak; izan ere, herritarrak egun batetik bestera atzerrian baleude bezala sentitzen dira.

Beharrezkoa balitz herritar guztiak ebakuatzeko plana onartu du Ukrainako Gobernuak. Bi milioi biztanleko errepublika horretan, ukrainarrak gutxiengo dira (% 24), errusiarrak gehiengo (% 60), eta tartariarrak ere ez dira gutxi (% 12). Ukrainako probintzia izatearen alde agertu dira tartariarrak orain arte.

Ostal Semerak Ukrainako Gobernuaren bozeramaileak azaldu duenez, Exekutiboak eta Segurtasun Kontseiluak egitasmoa prestatu dute, eta Ministroen Kontseiluak onartu du.

"Prozesu azkarra izatea espero dugu", esan du Semerakek, eta Gobernuko organo guztiak prestatzen ari direla zehaztu du.

Ebakuazio planaren xehetasunik ez du eman ministroak, baina Ukrainako gainerako lurraldeak herrikideak jasotzeko prest agertu direla nabarmendu du.

Tropen erretreta

Ukrainako soldaduak ere Krimean harrapaturik daude. Errusiako indarren presioari aurre egiten jarraitzen dute. Horrela, Errusiako soldaduek Armadako kuartel nagusia hartu dute gaur, Sebastopolen.

Ukrainako tropek atzera egiteko erabakia berehala hartu behar dutela esan du Vitali Klitxko Udar alderdiko buruzagiak. Soldaduak beste base batzuetara eraman behar dituztela uste du Klitxkok.

Tentsioak gora egin du

Tentsioaren gorakada "arriskutsuaz" ohartarazi du Jan Eliasson NBEko idazkariorde nagusiak.

Sergei Gaiduk Ukrainako Armadaren buruzagia aske uzteko hiru orduko ultimatuma eman die Olexandr Turtxynov Ukrainako presidenteak Krimeako indar errusiazaleei.

Igor Teniuj Ukrainako Defentsa ministroa eta Vitali Jarema lehen ministroordea zeramatzan hegazkinari lur hartzea eragotzi dute Krimeako agintariek, Turtxynovek salatu duenez. Horren ahotan, tentsioa jaisteko helburua zuen bidaiak.

Bestalde, bere Gobernuak Krimeako penintsulan "txango militar" bat egitea baztertu du Barack Obama AEBko presidenteak. Errusiarekin zabalik duten krisia konpontzeko "baliabide diplomatiko guztiak" erabiltzearen aldeko apustua egin du Obamak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena