14:02

Mundua

Ukrainako krisia

Timoshenko: 'Gure herrialdea defendatu behar dugu, kosta ala kosta'

Erredakzioa

Krimeako penintsula ofizialki Errusiara batu aurretik Vladimir Putin presidente errusiarrak egindako adierazpenak propagandatzat eta gezurtzat jo ditu Ukrainako lehen ministro ohiak.

  • Yulia Timoshenko haren kontrako epaiketan. Argazkia: EFE

    Yulia Timoshenko haren kontrako epaiketan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Yulia Timoshenko Ukrainako lehen ministro ohiak Bild egunkari alemaniarrari eskainitako elkarrizketan, "kosta ala kosta", herrialdea defendatzeko eta Vladimir Putin Errusiako presidentearen erasoari erantzuteko dei egin du.

"Eraso bakoitzari aurre egitera behartuta gaude. Ez dugu beste aukerarik ikusten. Gure herrialdea defendatu behar dugu, kosta ala kosta", adierazi dio Timoshenkok Bild egunkariari.

Timoshenkoren iritziz, atzo Krimeako penintsula Errusiara ofizialki batzeko sinadura ekitaldiaren aurretik Vladimir Putin Errusiako presidenteak egindako adierazpenak "propaganda faxista" eta "gezurra" izan ziren. Halaber, Putinen adierazpenek Mendebaldeari ere eragiten dietela iritzi dio.

Horren esanetan, Ukrainak Europari eskertzen dio erakutsitako babesa, jarrera eta Errusiari "lehen zigorrak" ezartzea". Dena den, ukrainarrek Europaren aldetik gehiago espero zutela gaineratu du.

Ukrainako krisia Europara zabaldu da, Timoshenkoren arabera: "II. Mundu Gerraren ondoren ezarri zen segurtasun sistema globalarekin amaitu eta kaosa ezarri nahi du Putinek".

Putinen jarrera "arriskutsua da beste nazio subirano batekiko mespretxua adierazteagatik eta gerra deklarazioa egiteagatik"

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena