07:56

Mundua

Krisia Krimean

Soldadu ukrainar baten heriotzak tentsio militarra areagotu du Krimean

Erredakzioa

Kieveko Gobernuak armak erabiltzeko baimena eman die bere soldaduei.

  • Krimeak Errusiarekin bat egin du astearte honetan. EFE

    Krimeak Errusiarekin bat egin du astearte honetan. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tentsio militarra areagotu egin da astearte honetan Krimean, lurraldeak Ukraina utzi eta Errusiarekin bat egin eta gero, soldadu ukrainar bat hil egin baita, milizia errusiarrekin izandako enfrentamendu batean. Horren ondorioz, Ukrainako Defentsa Ministerioak armak erabiltzeko baimena eman die bere soldaduei.

Krimeak Errusiarekin bat egin eta gero, Dmitri Peskov Moskuko Gobernuaren bozeramaileak ukrainar soldaduek bi aukera baino ez dituztela ohartarazi du. "Hautatu egin behar dute: Krimeako soldaduekin bat egin, ondoren Errusiako Armadan sartzeko, edo Krimeatik alde egin", nabarmendu du Peskovek.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena