Mundua
Krisia Krimean (Ukraina)
Erredakzioa
Errusiak akordio baten bidez aitortuko du Krimeako independentzia.
Albisteak (7)
Jesus Torquemada
Errusiak beste eskualde batzuk bereganatu nahiko ote dituen da gakoa
Bideoak (2)
Errusiak aitortu egingo du Krimeako independentzia, bi lurraldeen arteko akordio batekin, Serguei Narishkin Errusiako Diputatuen Ganberako presidenteak baieztatu duenez.
"Azkar eta erantzukizunez helduko diogu [Krimeak Errusiarekin bat egiteko] propzesuari", esan du Narishkinek.
Krimeako Parlamentuak Ukrainatik bereizteko eta Errusiarekin bat egitea eskatzeko adierazpena onartu du astelehen honetan.
Ebazpen horrekin, gainera, lurraldean Moskuko ordu-eremua oinarri izatea ere onartu dute, Kievekoaren ordez.
Atzo, boto-emaileen % 96,6k Errusiarekin bat egitearen alde bozkatu zuten Krimean, erreferendumean, behin betiko emaitzen arabera.
Horren haritik, Krimea Errusian sartzeko beharrezkoak diren legeak "etorkizun hurbilean" onartuko dituztela aurreratu du Sergei Neverov Errusiako Parlamentuko presidenteordeak.
"Krimeako erreferendumeko emaitzek argi eta garbi erakutsi dute biztanleek Errusian ikusten dutela euren etorkizuna", adierazi du Neverovek, Interfax informazio agentzia errusiarrak jakinarazi duenez.
Testuinguru honetan, Europar Batasuneko Atzerri ministroek bilera egingo dute gaur, Errusiaren aurka zigorrak onartzeko. Izan ere, Krimeako erreferenduma legez kanpokotzat jo dute, eta ez dituzte onartu emaitzak.
15.000 pertsona inguru kalera atera dira Simferopolen, Krimeako hiriburuan, erreferendumaren emaitzak ospatzeko, Errusiako eta Krimeako banderak eskuetan.
Matxinoek Viktor Janukovitx Ukrainako presidente ohia erorarazi eta gero deitu zuten kontsulta Krimeako agintariek.
Eskualde horretako biztanle gehienak errusiarrak dira, eta ez dituzte onartu Ukrainako agintari berriak. Horien neurri polemikoenetako bat hizkuntza gutxituak babesten dituen legea baliogabetzea izan da.
Krisia konpontzeko taldea
Bestalde, Moskuk Ukrainako krisia konpontzeko lantalde bat sortzea proposatu die AEBei eta Europar Batasunari (EB).
Errusiako Atzerri Ministerioaren esanetan, lantalde horrek "Ukrainako herri anitzaren interesak" eta "ukrainar guztien nahiak" errespetatu beharko ditu.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa