18:01

Mundua

Krisia Krimean (Ukraina)

Europar Batasunak ez du Krimeako galdeketa onartuko

Erredakzioa

Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak eta Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak iragarri dutenez, Errusiako tropei Krimeatik ateratzeko eskatu diete.

1:04
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Europar Batasunak (EB) adierazi du ez duela Krimeako Errepublika Autonomoa Errusiaren parte izateko galdeketa onartuko, eta Errusiari tropak Ukrainatik ateratzeko eskatu dio. Gainera, gatazkaren irtenbide politikoa topatzeko lan egitearen alde egin du.

"Galdeketa legez kanpokoa da eta ez dugu onartuko", esan dute Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidenteak eta Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak.

Galdeketaren emaitza ofizialak ez dira astelehenera arte jakitera emango.

Galdeketa Ukrainako Konstituzioaren eta nazioarteko eskubidearen aurkakoa dela esan dute bi agintariek.

Barrosoren eta Van Rompuyren aburuz, Krimeako krisiaren irtenbide bakarra "diplomatikoa" da, eta Moscuren eta Kieven artean "eztabaida zuzena" izan behar da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena