17:42

Mundua

Krisia Ukraina

Ukrainako justiziak legez kanpokotzat jo du Krimeako kontsulta

Erredakzioa

Konstituzionalak hauteskunde batzorde guztien jarduna etetea agindu du.

  • Errusiako soldaduak Krimean. EFE

    Errusiako soldaduak Krimean. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ukrainako Auzitegi Konstituzionalak legez kanpokotzat jo du Krimea eskualdeak Errusiarekin bat egiteko igandean egingo duen erreferenduma. Erabakia berehala sartu da indarrean.

Auzitegiak hauteskunde batzorde guztien jarduna etetea agindu du, eta erreferenduma finantzatzea debekatu die Krimeako agintariei.

Bien bitartean, baina, Krimeako agintariek kontsulta prestatzen jarraitzen dute. Horretan, Ukrainan jarraitzea edo Errusiarekin bat egitea erabakiko dute herritarrek.

Otsailean, Errusiako tropek inbaditu egin zuten Krimea. Eskualde horretan, biztanleen % 60 errusiarrak dira, % 25 ukrainarrak eta % 12 tatariar.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena