23:40

Mundua

AEB-Ukraina bilera

Krimeako egoera zuzentzea eskatu dio Obamak Errusiari

Erredakzioa

Kievek, bestalde, amore ez emateko agindu du. Barack Obama AEBko presidenteak Jatseniuk Ukrainako lehen ministroa hartu du Etxe Zurian, babesa agertzeko

  • Barack Obama

    Barack Obama

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Barack Obama AEBko presidenteak Krimeako egoera zuzentzea eskatu dio asteazken honetan Errusiari; hori egin ezean, ondorioak egongo direla ohartarazi du Obamak. AEBko presidenteak Arseni Jatseniuk Ukrainako behin-behineko lehen ministroa hartu du Etxe Zurian, babesa agertzeko; bilera horren ondoren, Kievek agindu du ez duela amore emango Errusiaren aurrean.

"Errusiako Gobernuak egungo bidetik jarraitzen badu, ordaindu egingo du, nazioarteko zuzenbidearen legeak eta Ukrainako legeak urratzegatik", ohartarazi du Obamak. Horren harian, AEBko presidenteak berretsi egin du ez dutela erreferendumaren emaitza onartuko, Ukrainako legeak urratzen dituelako.

Jatseniuk Ukrainako lehen ministroak, bestalde, Errusiak Krimean egindako esku-hartze militarra "onartezina" dela azpimarratu du. Halaber, AEBren babesa eskertu du, eta Ukrainako herritarrak beren askatasunaren, independentziaren eta subiranotasunaren alde borrokan jarraituko dutela adierazi du.

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariarekin ere bilduko da Jatseniuk asteazken honetan, eta, ostegunean, Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan agerraldia egingo du, Ukrainako egoera hizpide.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena