19:14

Mundua

Krisia Ukrainan

Moskuren eta Kieven arteko elkarrizketa eskatu dio Kerryk Lavrovi

Erredakzioa

Donetsko (Ukrainako ekialdea) Gobernuaren egoitza berriro hartu duten manifestariek Errusiako bandera berriz jarri dute eraikuntzaren teilatuan.

  • John Kerry AEBetako estatu-idazkaria. Argazkia: EFE

    John Kerry AEBetako estatu-idazkaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

John Kerry AEBetako estatu-idazkaria eta Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroa Parisen bildu dira gaur. Krisiari konponbide bat bilatzeko Moskuren eta Kieven arteko "elkarrizketa zuzenak" eskatu dizkio Kerryk Lavrovi bilera laburrean.

Libanoren inguruko bilera izan behar zuen, baina Ukrainako egoerak protagonismoa bereganatu du. Bi buruzagiek "aparte" bilera laburra egin dute. Kieven eta Moskuren arteko "elkarrizketa zuzenak" proposatu ditu Kerryk, Estatu Departamentuko bozeramaile baten arabera.

Errusiak soldaduak Krimeako penintsulan zabaldu zituenetik Lavrovek eta Kerryk egiten duten aurreneko bilera da gaurkoa. AEB, Frantzia, Alemania, Erresuma Batua eta Errusiako diplomaziaren buruzagiek bilera desberdinak egin dituzte Ukrainako krisia dela eta.

Errusiako bandera, berriro Donetsken

Bestalde, Donetsko (Ukrainako ekialdea) Gobernuaren egoitza berriro hartu duten manifestariek Errusiako bandera berriz jarri dute eraikuntzaren teilatuan, agintariek kendu eta ordu batzuk geroago.

Astelehenean Errusiaren aldeko manifestariek egoitza hartu zuten eta Errusiako bandera larunbatetik teilatuko mastan zegoen. Ukrainako agintariek manifestariak kaleratzea lortu eta bandera nazionala altxatu dute gaur, baina egoerak gutxi iraun du.

Mehatxuak Krimean

Gainera, Robert Serry NBEko ordezkariak talde armatu baten mehatxuak jaso ditu gaur, Krimean, baina ez dute atxiki, Jan Eliasson NBEko idazkariorde nagusiak azaldu duenez.

Europar Batasuneko gobernuburuek eta estatuburuek ezohiko goi-bilera egingo dute ostegun honetan Ukrainako egoera aztertzeko. Kieveko Gobernu berriari 11.000 milioi euroko laguntza ematea aztertuko dute agintariek, beti ere Ukrainak erreformak egiten baldin baditu.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena